Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gozategi, Chill Mafia eta Txurruren ekitaldiak egongo dira datorren zapatuan Mallabiko Urriko Jaietan

gozategi conciertoMallabiko Urriko jaiek egitarau oparoa eskainiko dute gaurtik hileko azken egunera arte. Egun oparoena datorren zapatua izango da, Gozategi eta Chill Mafiaren kontzertuez gain, V. Ardau Ferixia, herri bazkaria eta kale-animazioa egongo baitira.

Ospakizunak gaur goizean abiatuko dira 9:00etan hasiko den nesken frontenis maratoiarekin eta ordu bete geroago petriletik abiatuko den ‘Mallabitarrok egina’ ekimenarekin. Frontenis txapelketak bihar izango du jarraipena.

Datorren eguenean ‘Oiz mendia: gune sakratua. Lau milurteko hileta praktikak’ hitzaldia egongo da Kontzejupean, 19:00etan hasita. Bariku arratsaldean berriz, Txondor herri kirol taldearen erakustaldia egongo da, arratsaldeko 18.00etan txupinazoa piztu aurretik. Ostean, elizpeko pilota txapelketaren finalak jokatuko dira; oilasko pintxoak dastatzeko aukera egongo da, eMePebo5t taldeak agerraldia eskainiko du eta Dj Gorka Perezen saioak emango dio amaiera egunari.

Ardau Ferixie eta bazkaria

Larunbateko ekitaldiak goizeko 11:00etan abiatuko den duatloi txikiarekin hasiko dira, eta eguerdian Mallabiko V. Ardau Ferixie egongo da, bertan Mallabiko tabernariek prestatutako pintxoak dastatu ahal izango dira. Goizeko egitaraua 14:30ean hasiko den herri bazkariarekin osatuko da.

Iluntzean, Kick boxing gaua egongo da, Dunbots elektrotxarangak kaleak girotuko ditu eta gaueko 22:30etatik aurrera Gozategi, Chill Mafia eta Txurruren kontzertuak egongo dira.

Domekan, Tor magoaren agerraldia, I. Autoen Slaloma eta mus txapelketa egongo dira. Urriko Jaien azkenen egunean, Sorgina Txirulinaren ipuin kontaketak, kalabazak hustu eta karetak eta aurpegiak marraztuko dira, ‘Iluntasuna piztu..,’ ekitaldia egongo da eta Takitto taldeak girotutako trikipoteoarekin osotuko dira ospakizunak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados