Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Kultur hilabetea ospatuko du Mallabiak egitarau anitz eta zabalarekin

Orain arte Mallabiko Kultur Hamabostaldia izenarekin ezagutzen zen kultur egitarauak, aurten Mallabiko Kultur Hilabetea izena hartuko du. Mallabiko Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, urtero antolatzen duen kultur egitaraua, herriko kultur dinamika sustatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioa maiatzaren 17tik ekainaren 12ra bitarte izango da, eta haur, gazte zein helduentzako ekintzak jasotzen ditu, alor desbedinetan: kirola, musika, hizkuntza, gastronomia, ondarea…

Kirol arloan, esaterako, aurten ere aukera zabala izango da; hala nola, pilota, futbola, saskibaloia eta lasterketak. Horien artean nabarmentzekoak dira 7 Pago mendi lasterketa, Mallabia Cup edota Biharko Izarrak pilota txapelketa, besteak beste.

Musika eta dantzak ere kaleak girotuko dituzte ekintza ezberdinek, hala nola, Udaberriko kontzertua, elektrotxaranga eta Gazte Alai dantza taldearen emanaldiak, besteak beste, herriko musikaren eta dantzaren inguruko gozamena izango dira. Horrez gain, herriko kirol erakustaldi eta beste hainbat musika ekintza ere antolatuko dira.

Bestalde, hitzaldiak eta ikuskizunak ere izango dira. “Zerbait sartu zait begian” ikuskizuna Imanol Epeldek eskainiko du, eta “Proliferación de líneas de Alta Tensión. Posición Garantista del Ayuntamiento” hitzaldia ere izango da. Horrez gain, “Indartu zure hezur eta muskulua” hitzaldia ere eskeiniko da, osasunari eta ongizateari buruzko hainbat aholku emanez.

Haur parkea

Haurrentzako eta gazteentzako eskaintzak ere bere lekua izango du egitarauan. Jarduera nagusien artean daude umeen lasterketa, haur parkea, Jira Bira diskoteka eta maiatza bukaeran kalabaza landareen landaketa ortu ekologikoetan. Horrez gain, tailerrak, txapelketak eta jolasak ere izango dira.

Azkenik, maiatzaren 15etik ekainaren 15era LGTBQ+ komunitatearen bisibilitatea sustatzeko liburu interesgunea izango da liburutegian.

Mallabiko Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu egitarau honetan parte hartzera, kulturaren aniztasuna eta herriko dinamismoa ospatzera, eta denon artean giroaz gozatzera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados