Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Mallabiko Udalak LGTBIAQ+ ikusgarritasuna eta sentsibilizazioa sustatzeko jarduerak antolatu ditu

Mallabiko Udalak eta Berdintasun Kontseiluak LGTBIAQ+ kolektiboarekin lotutako bi egun esanguratsuren harira egitarau anitza antolatu dute: maiatzaren 17ko LGTBIAQ+ Fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna eta ekainaren 28ko LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna. Horrenbestez, maiatzaren 17tik ekainaren 28ra bitartean egingo den programazioak adin guztietarako jarduerak bilduko ditu, sexu eta genero aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa, hausnarketa eta ikusgarritasuna sustatzeko helburuarekin.

Aurtengo egitarauak hainbat arlotako ekintzak jasotzen ditu; hala nola, hitzaldiak, literatura, zinema, bertsolaritza eta hezkuntza jarduerak. Horien artean, LGTBIAQ+ gaiei lotutako liburu interesgunea egongo da herriko liburutegian maiatzaren 15etik ekainaren 15era bitartean. Horrez gain, LGTBIAQ+fobiaren aurkako dantzaldia egingo da Mallabiko Eskolan eta haur zein gazteen transexualitatea ulertu eta laguntzeko hitzaldia ere eskainiko da.

Kultur jarduerek ere protagonismo berezia izango dute egitarauan. Ekainaren 19an “Beste zerbait” liburuaren aurkezpenarekin lotutako bertso-saioa egingo da, eta ekainaren 21ean “Mi querida señorita” filmaren inguruko bideo-foruma izango da. Bestalde, ekainaren 28an, LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, Zinegoak hedapen saioa egingo da Kontzejuzarrean.

Mallabiko Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu egitarau honetan parte hartzera, aniztasunaren eta errespetuaren aldeko balioak sustatzera eta berdintasunean oinarritutako herri inklusiboago baten alde elkarrekin lanean jarraitzera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados