Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Garaiko Udalak dirulaguntzak emango dizkie 2023an kirol jarduerak egin zituzten herritarrei

Garaiko Udalak diruz lagunduko ditu kirola egiten duten pertsonak, kontuan hartuta udalerriko azpiegiturak urriak direla eta kirol-jarduera udalerritik kanpo egin behar dela. Dirulaguntza 2023. urteari dagokio, eta egindako gastuaren % 30 lagunduko da diruz.

Udal arduradunek “garrantzitsutzat jotzen du jokabide osasuntsuak sustatzea eta laguntzea herritarren artean”. Hala ere, herritarrek “azpiegitura urriak dituztenez” kirolean jarduteko, “herritarrek inguruko udalek edo enpresek kudeatzen dituzten instalazioetan ematen dute izena”.

Jokabide osasuntsu horiek indartu eta herritarrek egin ohi duten ahalegin ekonomikoa laguntzeko helburuarekin, dirulaguntzak “guztizko gastuaren %30 izango da”, gehienez ere, 100 eurokoa eskatzaile bakoitzeko.

Laguntza jaso nahi duten herritarrek, udalerrian erroldatuta egon beharko dute eskaera egin baino urtebete lehenago, gutxienez, eta ikastaroa amaitu arte. Hala berean, Durangaldeko udalerrietako edozein kiroletako udal institututan (KUI) edota kirolgunetan izena emanda egotea ezinbestekoa izango da.

Bestetik, eskatzailearen familia-unitateak egunean izan behar ditu Garaiko Udalari ordaindu beharreko zerga, tasa eta prezio publikoen ordainketa guztiak.

Dirulaguntzak jasotzeko eskaerak Udalaren Erregistroan aurkeztu behar dira, martxoaren 22ra arte. Eskaeran, dirulaguntza zein egitarau edo jardueratarako eskatzen den zehaztuko da, eta eskabidearekin batera, besteak beste, eginiko kirol-jardueraren faktura edo ordainagiria aurkeztu beharko da eta helburu bera betetzeko jasotzen diren bestelako dirulaguntzen berri adierazi.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados