Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

EH Bilduk eta EAJk aldaketak eskatu dituzte Zelaietako berrantolaketan

EH Bilduk eta EAJk aldaketak eskatu dituzte Zelaietako berrantolaketan

Abadiñoko Zelaieta auzoan egiten ari den berrantolaketa urbanistikoa dela eta, EH Bilduk “peatonalizazioa auzotarrekin lantzea eta adostea” eskatu dio Udal gobernu taldeari. EAJk berriz, San Trokaz ingururako eskatutako aldaketak martxan jarri direla adierazi du.

Azken urteetan Zelaieta auzoko beharrizanei aurre egiteko, inguru horren  berrantolaketa Udaletxean hizpide izan dela eta, EH Bilduk beharrezko ikusten du “auzoaren berrantolaketa bere osotasunean” eta auzotarrekin aztertzea, bertako biztanleak direlako “egunerokotasunean eragiten dituzten faktoreen jakitun”.

2013an hasitako prozesu parte hartzailean ateratako ondorioak “auzotar guztiei ezagutzera ematea eta exekuzio fasea abiaraztea eskatu genuen” EH Bilduren esanetan eta diseinu orokorraz gain, “badoak, aparkatzeko ordutegiak, aktuazio urbanistikoak eta gisa horretako zehaztasunak ere” adostuko zirela diote.

San Trokaz inguruaren berrantolatzea prozesu parte hartzailearen ondorioetako bat izan arren, “urtebete gaia jorratu gabe igaro ostean, udal gobernuak erabaki zuen irailetik aurrera plaza, auzokideentzat salbu, trafikoarentzat moztea”. Sortzen ari diren arazo ezberdinei aurre egiteko eta eragile guztien artean “adostasun bat bilatzeko”, EH Bilduk “aktuazioekin hasi aurretik berrantolaketarako aspektu teknikoak landu behar zirela” eskatu zuen.

Hori dela eta, EH Bildutik parte hartze prozesuaren bigarren fasearekin hastea eskatu dute “ezer egin baino lehen” eta “behin auzotarregaz gauzak landu eta adostuta, ekintzekin hastea”.


EAJk eskatutako hobekuntzak

Abadiñoko EAJk berriz, hainbat hobekuntza egitea eskatu zuen, hasierako proiektuak San Trokaz plazara, udaletxera, pilotalekura, ikastetxera eta hilerrira automobilez sartzea debekatzen zuelako, bertako bizilagunei izan ezik.

Aurreikusitako egitasmoa irailean 1ean martxan jarri bazen ere “abadiñarrak kexu agertu ziren neurri horrekin” eta EAJ hainbat hobekuntza proposatu zituen Hirigintza batzordean; hain zuen, igandetan meza nagusiko orduan, hileta-elizkizunean, Domu Santu egunean eta mugikortasun gutxiko lagunek, baimena izatea inguru horretara kotxeekin sartzeko.

EAJ-k egindako proposamenak “jadanik ezarrita daude” aipatutako kasuetan eta alderdi jeltzaleak aldaketen “balorazioa positiboa” egin du. “Onartutako puntuak, Zelaietako garapen planaren helburuarekin bat datoz, hau da, abadiñarrentzako oinezkoendako espazioak handitu, hauek, ongizatean eta lasaitasunean irabaz dezaten. Aldi berean, kexei irtenbide bat eman eta plana hobetu egiten dute”, EAJren esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados