Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Atxarteri buruzko dokumentala eta mahai ingurua Durangoko San Agustin Kulturgunean

Abadiñoko Udala “Atxarte osatzen” Atxarteko Harrobien Paisaia Berreskuratzeko Plan Berezia garatzen ari da Ekopol diziplina anitzeko ikerketa-talde espezializatuarekin. Helburua, degradazio-egoeran dagoen gunea berreskuratzea da, Urkiolako Parke Naturalean integratutako espazio bizi bat birsortzeko. Eremua herritarren eskura ipini nahi da, balio soziala eta kulturala emanez. Ingurumen kontserbazioarekin bateragarria den topagune bizi bat sortuta.

Martxoaren 12an, Abadiñon aurkeztu ostean, eguaztenean, apirilaren 29an, Durangoko San Agustin Kulturgunean proiektatuko da “Atxarte, iraganetik etorkizunera” dokumentala, 19:00etan. “Durangon antolatuko dugun saio honekin, gure ikerketa-taldeak abian duen partaidetza-prozesua eskualde osora zabaltzea eta irekitzea lortu nahi dugu”, adierazi dute.

Proiekzioaren ostean, mahai-inguru bat egingo da hainbat profiletako adituekin, gaiari ikuspegi zabalago eta anitzago batetik heltzeko asmoz. Nerea Zuluaga Ekopoleko kideak gidatuko du, eta Yola Reclusa dokumentalaren zuzendariak, Oihana Azkorbebeitia Mendiolako auzokideak eta mendi korrikalariak, Raul Husillos BIOLUReko ingeniariak eta Arturo Apraiz EHUko geologoak parte hartuko dute.

Saio horren bitartez, eskualdeko hausnarketa kolektiboa sustatu nahi da, birnaturalizazio prozesua ez dadin herri bakar batera mugatu eta Durangalde osoko eragile zein bizilagunen ahotsa barne hartu dezan.

Galdetegia martxan

“Atxarte osatzen” parte-hartze programak, informazio saio publikoak, tailerrak, inkestak, harrobira bisitak zein kontsultak egiteko eta proposamenak aurkezteko kanal digitalak jarri ditu herritarren eskura. www.atxarteosatzen.eus webgunean parte hartze prozesuaren informazio eguneratua dago jasota.

Halaber, maiatzaren 14ra arte, inkesta betetzeko aukera dago: https://labur.eus/nqmjvni4

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados