Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Baserriko produktu eta artisauen 35 postu jarriko dituzte ospatuko den Otxandioko azokan

 

otxandiokoazokaOtxandioko Kementsu elkarteak antolatutako Baserriko produktuen azoka egingo da gaur. Aurtengoa 15 edizioa izango da eta bertan baserriko produktuek erakutsiko dituzten 20 postu inguru zein artisauen 15 postu jarriko dituzte.

Otxandioko erdialdean jarriko diren postu gehienak, ohikoa denez, inguruko baserritar eta ekoizleek jarritakoak izango dira. Bertaratzen diren bisitariek zer-ikusi eta zer erosi ugari izango dute, antolatzaileek “eskaintza zabala” egongo dela baieztatu baitute.

Jarriko diren postuetan baserriko produktu eta fruituk nagusi izango badira ere, landarak, Idiazabal gazte-egileren hiru saltoki, txerriki ekoizleen stand pare bat eta eztia, euskal pastela, ogia edo gozogintzako hainbat postu egongo direla baieztatu dute antolatzaileek. Landetatik etorritako pate egilea edo Arratiako pasata ekoizle bana ere bertan egongo dira.

15 artisau postu inguru egongo dira bertan eta era desberdineko eskulanez gain, bitxigileak zein ukendu eta krema egileek ere euren produktuak jarriko dituzte.

Goizean zehar kale animazioa ere egongo da eta antolatzaileek Gaztetxeko kideen zein herritarrek prestatutako sorpresak espero dituzte. Gainera, lehen sektorea bultzatzeko helburuarekin Eusko Jaurlaritzak sortutako Nirea ekimenak, haurrei baserriko baloreak transmititzeko tailerra izango dute etxeko gazteenek.

Bi motatako herri kirolen ekitaldiak izango dira eguerdian. Alde batetik, harri-jasotzaile txapelketaren final erdia jokatuko da eta bestalde, Urrezko aizkoraren kopako txapelketa erdia jokatuko da.

Eguneko egitaraua, Chapito Guzman taldeak arratsaldeko 17.00etatik aurrera girotuko duen erromeriarekin osatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados