Garaiko Udala
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Oinarrizko produktuen bilketa antolatu dute Durangaldean Kubari laguntzeko

Durangaldean ere martxan da Kubara bidaltzeko oinarrizko produktuen bilketa solidarioa. EHKS (Euskal Herriko Kontseilu Sozialista) eta IAS (Ikasle Antolakunde Sozialista) antolakundeek, Euskadi-Cuba elkartearekin elkarlanean, datozen asteetan jasoko dituzte elikagai eta bestelako premiazko produktuak, AEBek ezarritako blokeoaren ondorioz Kubak bizi duen egoera larriari erantzuteko asmoz.

Ekimenaren baitan, hilaren 13tik 24ra bitartean Euskal Herriko 100 hezigune baino gehiagotan jasoko dira produktuak. Durangaldean, besteak beste, Txintxirri Ikastolan, Elorrio BHI-n eta Fray Juan de Zumarraga Institutuan jarriko dituzte bilketa puntuak, ikastetxeetako sarreretan.

Bilketa nagusia, hala ere, apirilaren 25ean egingo da, egun bakarrean Euskal Herriko 93 herritan antolatuta. Durangaldeari dagokionez, honako herri eta guneetan jasoko dituzte produktuak:

  • Durango: Andra Marin (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara)
  • Zornotza: Udaletxe plazan (11:00etatik 14:00etara)
  • Abadiño: Zelaietan, Lagun Toki parean (11:00etatik 14:00etara)
    Matienan, BM parean (11:00etatik 14:00etara) Eroskin (11:00etatik 14:00etara)
  • Otxandio: Kontseilupean (12:00etatik 15:00etara)
  • Elorrio: plazan eta Eroskin (10:00etatik 13:00etara)

Antolatzaileek dei egin diete eskualdeko eragileei –aisialdi taldeak, kirol elkarteak edo auzo elkarteak–, baita negozioei eta norbanakoei ere, ekimenean parte hartu eta euren ekarpena egin dezaten. Azaldu dutenez, “Kuba herri internazionalista izan da hamarkadaz hamarkada, eta elkartasun hori bueltatzeko unea da”.

Halaber, zehaztu dutenez, askotariko oinarrizko produktuak bilduko dituzte, bereziki elikagai ez-galkorrak –pasta, lekaleak, esne hautsa, fruitu lehorrak, olioa, tomate brikak eta kontserbak, 2027ko urtarriletik aurrera iraungitzen direnak–; elikadura-osagarriak, hala nola bitaminak, mineralak (magnesioa, burdina edo kaltzioa), omega 3 eta probiotikoak; material sanitarioa, besteak beste 2027ko ekainetik aurrera iraungitzen diren botikak, tresna kirurgikoak, eskularruak eta preserbatiboak; baita higiene eta garbiketa produktuak ere, hala nola konpresak, tanpoiak, toallatxoak, pixoihalak edo etxeko garbiketarako tresnak. Horrez gain, kirol materiala –baloiak, erraketak, bizikletak edo arropa– eta ikasmateriala –arkatzak, boligrafoak, margoak edo koadernoak– ere jasoko dituzte, baina kasu honetan testu-liburuak eta entziklopediak ez dira onartuko.

Bestalde, testuinguru zabalago batean kokatu dute ekimena, Mendebaldeko potentzien politikak eta nazioarteko egoera salatzeko. Ildo horretan, mobilizaziorako deia ere egin dute:

EHKSk manifestazioa deitu du maiatzaren 1ean Iruñean, 12:30ean, eta Durangaldetik bertaratzeko auto partekatuak antolatuko dituztela iragarri dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados