Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Elorrioko emakumeek bat egin zuten “Emakumeak gailurretan” ekimenarekin

Maiatzaren 16an burutu zen “Emakumeak gailurretan” ekimena Bizkaiko hainbat mendietan, eta Elorrioko emakumeek ere modu aktiboan parte hartu zuten jardueran. Kirolur programaren barruan antolatutako ekimenaren helburua Bizkaiko mendietako gailurrak emakumez betetzea izan zen, mendizaletasunean duten presentzia ikusarazteko eta mendian duten lekua aldarrikatzeko.

Elorriotik abiatuta, bi taldetan Erdellara, Santamañara eta Autxurrutxaganera igo ziren. Eguerdiko 12:00etan, Bizkaiko tontor askotan emakumeak elkartu ziren aldi berean, irudi bateratu eta sinboliko bat osatuz. Jardunaldia giro aparta izan zuen, eta parte-hartzaileek nabarmendu zuten mendiaz gozatzeko ez ezik, elkarrekin saretzeko eta espazio partekatuak sortzeko aukera ere izan zela.

Ekimenaren bidez, lehenago bidea ireki zuten emakume mendizaleak omendu nahi izan ziren, gaur egun mendian dabiltzanen presentzia aitortzearekin batera. Aldi berean, etorkizuneko belaunaldiei erreferenteak eta ikusgarritasuna eskaintzeko pauso garrantzitsua izan dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten emakume guztiei, eta berdintasuna, kirola eta komunitatea uztartzen dituzten horrelako ekimenetan parte hartzen jarraitzera animatu ditu herritarrak.​

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados