Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

17 eta 41 kilometroko ibilbideak izango ditu Otxandioko Bizikleta Martxak

17 eta 41 kilometroko ibilbideak izango ditu Otxandioko Bizikleta Martxak

Gehien jota 300 parte hartzaile izango ditu domeka honetan Otxandion ospatuko den  Mendi Bizikleta Martxak. Lehiakorra ez den martxa honetako antolatzaileak bi ibilbide prestatu dituzte, bata laburra, 16,92 kilometrokoa, eta bestea luzea, 40,85 kilometrokoa.

Goizeko 9.30ean Otxandioko plazatik irten eta toki berean helmuga izango duen martxak San Martin, Azpikoarri, Aldoia, Motxotegi, Gordobil, Nebera, Gomilatz, Mirugain, Inola, Otxandio, Kerixara eta Kondebaso zeharkatuko ditu.

Ibilbideak 1.182 metro inguruko gainbehera positiboa izango du eta puntu gorenena 785 metrotara egongo da. Antolatzaileek anoa-postuak prestatuko dituzte Gomilatzen eta Otxandioko plazan eta bide erdira 12.30etarako heltzen ez dena zuzenean helmugara joan beharko da.

Ibilbide laburra berriz ordu laurden geroago irtengo da Otxandiko plazatik eta Mataderoa, Presazelai, futbol zelaia, Aldoia, Gordobil, Gomilatz eta Inola zeharkatu ondoren irteera puntuan amaituko da. Ibilbide honen zailtasuna txikiagoa bada ere, ez da onartuko 10 urtetik beherako haurren izena ematea. Guztira 402ko gainbehera positiboa izango du eta puntu gorena 705 metrotan egongo da

Izena ematea

Izena ematea www.otxandio.net web orriko ‘inskripzioak’ atalean egin daiteke barikua arte eta federatuek 10 euroko kuota ordainduko dituzte eta federatu gabeak berrik 12 euro.

Martxa egunean ere apuntatzeko aukera egongo da baina kasu honetan 12 euro ordainduko dituzte federatuek eta 15 euro federatu gabeak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados