Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Urtean hildako mendizaleak gogoratuko dituzte igandean Besaideko Oroitzapen Egunean

Urtean hildako mendizaleak gogoratuko dituzte igandean Besaideko Oroitzapen Egunean

Iraileko hirugarren domekan ohikoa den Oroitzapen Eguna ospatuko da aurten ere Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren Besaide mendi tontorrean. Aurten txistularien eta txalapartarien doinuak eta mendian hildako euskal mendizaleen gogoeta mezaz gain Gurutze Gorriaren mendiko erreskate simulazioa egingo da.

Urtero inguruetako mendi talde batek antolatzen ditu eguneko ekitaldiak eta aurten eguneko egitaraua prestatzea Elorrioko Erdella Mendizale Taldeari egokitu zaio. Hori dela eta mendizaleen irteera Elorrioko plazan izango da goizeko 8.30ean, lehenik Memaia mendi tontorra igotzeko eta ondoren Besaidera heltzeko.

Txistulariak eta txalapartariak arituko dira goizeko 10.30etatik aurrera eta 11.00etan meza emango da. Jarraian Euskal Mendizale Federazioko presidentea den Joseba Ugalderen hitzaldia izango da eta 11.45ean mendiko erreskate simulazioa egingo dute Gurutze Gorriko kideek.

Besaide Dantza Taldeko dantzari eta txistulariek eguerdian eskainiko duten agerraldiarekin osatuko da aurtengo egitaraua.  Egun osoan janari eta edariz hornitutako txosna egongo da.

Besaide Eguna 1955. urtetik ospatzen den ekimena da eta honen helburua azken urtean mendi istripuetan hildako euskal mendizale guztiak omendu nahi ditu. Hori zela eta, monumentu bat altxatu zen bertan Mont Blanc mendian bi urte lehenago hildako bost euskal mendizaleen omenez. 1991n berriz, Yoshin Ogata artista japoniarrak egindako oroigarri berri bat inauguratu zen eta berau jatorrizkoarengandik metro batzuetara kokatu zen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados