Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Familia barneko euskarazko harremanak indartzeko programa hasten da gaur

Familia barneko euskarazko harremanak indartzeko programa hasten da gaur

Familia barneko euskarazko harremanak indartzeko asmoarekin ‘Familian euskaraz jolasean’ programa jarriko dute martxan gaur Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolak.

Ekimena 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familiei dago zuzenduta eta ordu bete iraungo duten saioetan euskarazko jolas eta abestiak ikasi ahalko dituzte bertaratzen diren haur eta gurasoek.

‘Familian euskaraz jolasean’ egitasmoa Durangoko Kurutziaga Ikastolan hasiko da gaur arratsaldeko bostetatik seietara izango den ekitaldian. Urriaren 30a arte iraungo duen programak eskualdeko hainbat herritan (begiratu www.durangaldeaeuskaraz.eus) izango da eta Atxondo eta Mañariako saioak 8 urte arteko umeentzat zabalduko dituzte.


Saio bakoitzak

Ordu bete iraungo duten saioetan ludikotasuna nagusituko da eta antolatzaileen esanetan “gozamenaren bidez landuko da hizkuntza”, bertan parte hartzen duten umeek “euskara bizipen positiboekin lotzeko”. Umeek eta helduek elkarrekin burutuko dituzten saioetako metodologia dinamikoa izango da eta “elkarrekin jolastuz ikasiko dituzte olgetak”.
 
Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa jaso duen egitasmo honen barne, herri bakoitzean burutuko den azken saioan disko bana banatuko zaie parte-hartzaileei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados