Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Haizetara Amorebieta
Maristak Durango
Santos Arriandi

Zaldibarko Udalak Blanca Onaindia, herriko lehenengo emakume alkatea, omenduko du

Ekainaren 18an, 30 urte beteko dira Zaldibarren, emakume bat alkate izendatu zela lehenengoz: Blanca Onaindia Garitaonandia izan zen herriko lehenengo emakume alkatea. Hori dela eta, udalak omenaldia egingo dio, Onaindiak mugarria ezarri zuen-eta, ordura arte gizonezkoena bakarrik izandako aginte postuan.

Gainera, hurrengo emakume alkateentzako bidea zabaldu zuen, bere agintalditik gaurdaino lau emakume izan dira-eta alkatetzan: Blanca Onaindia, Idoia Mendiolagaray, Arantza Baigorri eta Eneritz Azpitarte.

Onaindia 1995etik 1999ra izan zen Zaldibarko alkate. “Hasieran beldur moduko bat izan nuen, baina ez emakume izateagatik, lan hori ezagutzen ez nuelako baino. Gerora, herritarrekin izandako hartu-eman hori oso polita izan zen. Oso oroitzapen onak ditut”, gogoratu du Onaindiak.

Era berean, Eneritz Azpitarte gaur egungo alkateak 1995etik honako bilakaera nabarmendu du: “Legealdi hartan bederatzi gizonezkok eta bi emakumek osatzen zuten Zaldibarko udalbatza. Gaur egun, argazkia alderantzizkoa da: bederatzi emakume eta bi gizonezko gaude udalbatzan. Datu esanguratsua da, emakumeok bide bat egin dugulako, nahiz eta oraindik asko dugun egiteko gizarteko hainbat sektoretan”.

Onaindiari 1995ean zabaldutako bidea eskertzeko, Zaldibarko Udalak omenaldia egingo dio ekainaren 14an. Ekitaldia udaletxeko plazan izango da, 12:00etan. Azpitarte alkateak herritar guztiak deitu ditu ekitaldira hurreratzera.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados