UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Zaldibarko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa, martxan

Zaldibarko Udala jaiak iragartzeko kartel ofizialaren bila hasi da. Interesdunek maiatzaren 14ra arteko epea dute lanak aurkezteko. Gaia eta diseinua libreak izango dira, baina sorkuntzek derrigorrezko testu bat izan beharko dute ezinbestean: ‘2026ko Zaldibarko Jaiak’.

Diseinuok era fisikoan zein digitalean aurkeztu daitezke. Paperean aurkeztea nahi dutenek gutunazal itxian entregatu beharko dute lana, udaletxeko bulegoetan, ‘2026ko Zaldibarko Jaiak’ lemapean eta egilearen adina zehaztuta. Barrualdean, beste gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, bizilekua eta helbidea zehaztu beharko dira.

Kartela euskarri digitalean aurkeztu nahi dutenek, berriz, kultura@zaldibar.eus helbidera bidali beharko dute lana, beti ere, maiatzaren 14ra arteko epemugarekin.

Sariak

Kartel irabazleak 250 euroko saria eskuratuko du; bigarrenak, 150 eurokoak. Horrez gainera, hirugarren saria ere egongo da, 14 urtetik beherako parte hartzaileentzat. Azken horrek 100 euroko balioa duen sari berezia jasoko du, eskudirua beharrean.

Epaimahaia jai batzordeko partaideek osatuko dute. Maiatzaren 18an emango dute kartel irabazlearen berri.

Onarriak

Honako hauek dira lehiaketara aurkezten direnek bete beharreko baldintzak eta oinarriak:

  • Edozeinek parte hartu ahalko du.
  • Kartelean honako esaldi hau agertu beharko da: ‘2026ko Zaldibarko Jaiak’.
  • Diseinuak honako neurri hauetan aurkeztu beharko dira:
    • Euskarri fisikoa: DIN-A3, era bertikalean.
    • Euskarri digitala: JPG formatua 72 ppp-ko bereizmenarekin eta 42 x 29,7 zentimetroko proportzioarekin (DIN-A3 neurria)
  • Kolorea: norberaren aukerakoa.
  • Egile berak ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu.
  • Ez da irudi sexistarik ez eta testu sexistarik onartuko.
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados