Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zaldibarko Udalak 40.000 euro bideratuko ditu Eitzaga auzoan hobekuntzak egiteko

Zaldibarko Udala Eitzagako bizilagunekin bildu da aste honetan, bertan bizi direnen kezkak jasotzeko eta auzoan beharrezkoak diren hobekuntzak ezagutzeko. Gainera, amildutako zabortegiaren inguruko informazioa elkarbanatu zuten.

Zabortegiaren inguruan dituzten kezkak azaltzeaz gain, auzokideek Eitzagako bidean ibiltzen diren ibilgailuen abiadurak eragiten dien egonezina aipatu zuten. Horregatik, arazoari konponbidea bilatzeko eskatu zioten Udalari.

Horrez gain, auzoko plazan hobekuntzak egitea ere eskatu zuten. Udalak kontuan hartu ditu auzokideen eskaerak, eta 2024ko aurrekontuetan 40.000 euroko partida aurreikusi du arlo horietan hobekuntzak egiteko.

“Eitzagako auzokideek asko sufritu dute zabortegiaren inguruan gertatutako guztiagaz”, Eneritz Azpitarte alkatearen esanetan. Aurreikusitako aurrekontu-partidak jasandako eragina murrizten lagunduko du, eta “behin auzokideekin bilduta, zein proiektu martxan jarri erabakiko dugu”, azpimarratu zuen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados