Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Surrandien konpartsarentzat sortutako doinu eta dantza berriak estreinatuko ditu Kriskitinek

Argazkia: Marisa Barrena.

Durangoko Kriskitin dantza taldeak berreskuratu zuen Surrandien konpartsaren 25. urteurrena dela eta, taldearen arduradunek musika berri baten aurkezpena antolatu dute gaur arratsalderako. Ekitaldia Arte eta Historia Museoan izango da, 18:00etan hasita.

“Aurretik genituen musikei berri bat gehitzea” bururatu zitzaien Kriskitin taldeko arduradunei, eta Gasteizko Jose Mari Bastida ‘Txapi’ txistulariari enkargatu zioten pieza sortzea. Bastidak “sasoiz egin du bere lana” eta gaurko ekitaldian ‘Surrandien dantza’ izeneko musika eskainiko dute Jaizale taldeko txistulariek.

Arte eta Historia Museoan entzungai izango den piezarentzat dantza edo koreografia sortu dute Kriskitin taldeko Oier Sarobe eta Jaione Fernandez Retanak, Aritz Lasargurenen laguntzaz.

‘Surrandien dantza’ren aurkezpena amaitu ondoren, Oier Araolaza Arrieta eibartar dantzari eta antropologoak ‘Inauteriak, hartza eta mozorroen neguko festak’ hitzaldia eskainiko du.

Bestalde, otsailaren 10ean irtengo den Surrandien konpartsan parte hartu nahi dutenentzat maskara tailerrak prestatu dituzte biharko eta otsailaren 4rako, egun bietan 11:00etatik 13:00etara. Otsailaren 4an, gainera, Dantza tailerra egongo da 12:00etatik 12:30era.

Otsailaren 10ean irtengo den Surrandien konpartsa, kalez kale ibiliko da hartza lagun duela, 18:00etatik aurrera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados