Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Surrandien Konpartsa kaleak alaitzera irtengo da

Surrandien Konpartsa kaleak alaitzera irtengo da

Karnabalak ate joka dira eta Kriskitin Dantza Taldea Surrandien Konpartsa antolatzen dabil. Durangoko kaleak alaitzeko asmoz, datorren larunbatean irtengo da. Urtero legez, Durangaldeko Jaizale Txistulari taldearen eta Tabira musika bandaren laguntza izango du.

Durangar eta inguruetako guztiak Surrandi eta Hartzaren Konpartsarekin egingo den kalejirara parte hartzera gonbidatzen ditu Kriskitinek. 18.15etan merkatu plazan elkartuko dira, ordu erdi beranduago bertatik irtetzeko asmoz. Bukaera Andra Mariako elizpean izango da 20.00etan.

‘Jakin badakigu Durangoko Karnabalak  ez direla oso ospetsuak, ezta  oso entzutetsuak, baina aspaldikoak behintzat badira, eta geureak dira, durangarronak’, aurreratu dute Kriskitin dantza taldetik. Izan ere, Durango Uriko Karnabalak antzinakoak dira, XVII. mendeko udaletxeko akta eta kontu liburuetan horren berri jasotzen da, hain zuzen ere.

2000. urtean hasi zen Kriskitin dantza taldea Durangoko Karnabalak berreskuratzeko ahaleginetan. Abiapuntu legez, Jon Irazabalek idatzi eta Izaskun Ellakuriagak itzulitako ‘Durango Uriko Aratusteak’ liburutxoa hartu zuten, Gerediaga eta Berbaro elkarteek argitaratutakoa.

Kriskitin dantza taldekoek, berriz, Surrandien Konpartsa atera zuten lehen aldiz. Harrezkero, Ander Ertzillak eta Jesus Egigurenek musika sortu zuten konpartsarako. Berbak, berriz, Unai Iturriagak, Juanan Aromak, Ixone Aromak eta Marisa Barrenak idatzi zituzten. 2002an Ane Belaustegik Surradien Baltseoa sortu zuen.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados