Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Herri Urratsekin elkartasun jaialdia antolatu dute Plateruenean

Herri Urratsekin elkartasun jaialdia antolatu dute Plateruenean

Joan zen urteko Iparraldeko ikastolen jaialdiak izan zituen emaitza eskasak larrituta, Durangaldeko hainbat sustatzailek elkartasun jaialdia antolatu dute datorren martxoaren 12an. Herri Urratseri babesa emateko, Plateruena Kafe Antzokian izango da ekitaldia.Ardo dastaketa, baba-jana eta Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna izango da goizetik iluntzera.

Laguntza deia luzatu zuen Seaskak joan zen urteko Herri Urrats egunaren ondotik. Horregatik, maiatzaren 8ko jaira jende gehiago joan dadin, eta euskaldunak eta euskarazaleak Senpereko lakuaren bueltan ospatzen den hitzordura animatu daitezen, ???Gu ere lakuko??? ekimena prestatu dute hainbat elkarte, eragile eta norbakoren artean.

Durangaldean, berriz, Berbaro Elkartea, Plateruena Kafe Antzokia, Ikastola Kurutziaga eta Anboto Astekaria izan dira ekimenaren sustatzaileak.

Ekitaldia 12.30ean hasiko da Mikel Garaizabal enologoarekin ???Hordago Ardoa??? ardo dastaketa egingo da. Sarrera 3 eurokoa izango da. Ondoren, baba-jana antolatu da Igor Elortza eta Sustrai Colina bertsolariekin, prezioa 20 eurokoa izanez. Jaialdiarekin amaitzeko, 18.30ean Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizunak 6 euroko sarrera izango du.

Sarrerak Plateruenean jarriko dira salgai ostegun goizetik aurerra. Pirritx eta Porrotxenak, berriz, Berbaron ere erosi ahal izango dira. ???Sarrerekin bilduko den diru guztia Herri Urratserako bideratuko da. Gainera ekitaldi hau gauzatzeko hainbat entitatek lagunzta eskaini dute eta langileek, teknikariek, hezitzaileek, gurasoek, bertsolariek eta partide guztiek boluntario modura egingo dute lan???, aurreratu dute antolatzaileek ekimenaren aurkezpenean. Gainera kanpainaren irudia eta abestia Durangaldeko komunikazio enpresa batek eta Berri Txarrak taldeak egin dituzte.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados