Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Petti & Etxeko Uzta’k eskainiko duten kontzertuarekin hasiko da bihar Arriolako Jazz Blues jaialdia

Petti & Etxeko Uztak emango diote hasiera Elorrioko Jazz-blues jaialdiari.
Petti & Etxeko Uztak emango diote hasiera Elorrioko Jazz-blues jaialdiari.

Arriola Antzokiko Jazz Blues jaialdiaren 27. edizioak ohikoak diren zazpi kontzertu iragartzen ditu ekimena burutuko den bi asteburuetan banatuta. Jazza eta blues doinuak txandakatzen dituen ekimen honetako izan nagusia Chicagon jaio eta egun Parisen bizi den Boney Fields izango da.

Hiru agerraldi izango dira gaurtik zapatura bitartean. Jaialdiari hasiera emango dion kontzertua bihar izango da, Petti & Etxeko Uztak eskainiko duten kontzertuarekin. Berako musikariarekin alboan izango diren Joseba Irazoki (gitarra), Igor Telletxea (bateria) eta Iñigo Telletxeak (baxua) lagunduta, folk blues eta folk-rock doinuetan oinarritutako piezak eskainiko dituzte.

Juan de Diego tronpetari bilbotarrak gidatzen duen hirukotea izango da barikuko protagonista. Egun Bartzelonan bizi den musikariak Joe Smith (bateria) eta Dani Pérez (gitarra) izango ditu taldekide, aurten bertan argitaratu duen ‘Uda labur hori’ diskoa aurkezteko. Lan horretan hunkitzen duten doinuak tartekatzen dira.

The Allnighters taldeak borobilduko ditu lehen asteburuko agerraldiak zapatuan eskainiko duen kontzertuarekin. Gasteizen sortutako taldea hamarkada bat egin eta gero desegin bazen ere 2013an bueltatu ziren agertokietara.
Aurtengo otsailean ‘Everything is Changing’ LPa grabatu dute eta bertan 50. urteetako boogiea aho-soinuarekin, 60. urteetako soula eta rhythm & blues cool-ena eta 70.hamarkada amaierako pub-rocka jotzen dute.

Bidaia lisergikoa

Muchachos Afrobeat Band-en agerraldiarekin berrabiaraziko da jaialdia datorren asteko eguenean. Seikoteak entzulegoa gozarazteko helburua du, bidaia lisergiko baten murgilduz. Horretarako ethiojazz, cumbia edo afrobeat tradizionalean oinarritutako doinuak eskainiko dituzte.

Jazza eta rockaren artean kokatzen duten jazz-garaikidea lantzen duen The Machetazo 5tet izango da hurrengo barikuko protagonista. Taldekideak Euskal Herriko goi‐mailako musika ikastegian (Musikene) gradudunak dira instrumentu ezberdinekin. 2014an Herbeheretara eta New Yorkera lekualdatuta The Machetazo proiektuari forma ematen hasi ziren.

Boney Fields  Band izango da Arriolan izango den azken kontzertuko protagonista. Chicagon jaio eta egun Parisen bizi den musikariak, blues funketik rockera doan musika espektro zabalean oinarritutako agerraldia eskainiko du zapatuan. Gainera, The Bones Projet ekimen musikala garatzen ari da egun.

Fields, Buddy Guy, Albert King edo Junior Wells tamainako artistak entzutera joaten zen bere hiriko klubetara 70. hamarkadan. 80ko hamarkadan bera hasi zen jotzen, eta Los Angelesera joan bazen Smokey Wilson eta Albert Collinsekin jotzeko, Chicagora itzuli zen The James Cotton Blues Bandarekin eta bertan bere nerabezaroko idoloekin jotzeko aukera baliatu zuen.

Azkaiter Pelox-ek Portalekua tabernan emango duen agerraldiarekin amaituko da aurtengo jaialdia domekan. Unai Azkarate gitarra-jotzaile bergararra buru duen taldea, Aitor Aranburu (bateria) eta Ion Zabaletarekin (baxua) osatzen da. Azkarate Ingalaterra, Katalunia, Eskozia eta Irlandan zehar biran ibili eta gero, gaur egun Euskal Herriko talde ezberdinekin joten ari da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados