Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Paella lehiaketa eta herri bazkaria egingo dituzte zapatuan Izurtzako jaiei hasiera emateko

Izurtzako herritarrak eta bertaratzen direnek, iraileko lehenengo bi asteburuetan ospatzen diren jaiekin disfrutatzeko aukera izango dute bihartik aurrera. Egitarauan, ohiko tortilla eta paella txapelketak, bazkari eta afari herrikoiak, Lotxo eta Luhartz taldeen erromeriak eta GertuFest ekimena nabarmenduko dira.

Jaiei hasiera bihar emango zaie, iluntzeko 20:00etan piztuko duten txupinazoa eta ondoren egingo den trikipoteoarekin.

Itsaski paella lehiaketarekin eta ondoren egingo den enkarteladak emango diete jarraipena ospakizunei, etzi eguerdian. Prestatutako jakien aurkezpenarekin, ondoren egingo den herri bazkariarekin eta 18:00etan hasiko den karaokearekin osatuko da eguneko egitaraua.

Domekan ospatuko duten ‘Santa Ageda egune’, Jaizale Durangaldeko txistulariek 10:00etan hasita eskainiko duten kalejirarekin abiatuko da. Eguerdian, Iurretako Dantza Taldearen ekitaldia egongo da. 14:30ean hasita herri bazkaria egongo da eta arratsaldean Manbo bingoa eta Lotxo taldearen erromeria egongo dira.

Eguen arratsaldean jarraituko dute ospakizunak, umeentzat egongo diren jolasekin eta txokolatadarekin.

Barikuan, 17:00etatik aurrera, artea, kultura, eta festa uztartzen dituen GertuFest ekimena egingo da Santo Tomas parkean. Bertan egongo diren artisauak Art-Izar, Birak, Mai Mai sorkuntza, Kukupraka, Amalur, Aromatika shop, Ane, Airean hula-hoop, eskuArte, Biezko, Aratz Azpiri, Kenika eta Warmi Lurra izango dira. Artistak berriz, ‘El golpe’ mikroantzerkia eskainiko duen Cía Las Paralelas, graffitiak egiten dituen Txarli, ‘Siroko’ klown lana eskaintzen duen Parena konpainia, dantza garaikidea egiten duen Bagara kolektiboa, Joni Txintxes eta Billi Ladillas musikariak, urban dancea egiten duten Jammers eta bakarrizketak eskaintzen dituzten Maite Lopez eta Gorka Madrazo izango dira.

Tortilla txapelketa eta Luhartz

Izurtzako jaietako ekitaldi aipagarrienetakoa den tortilla txapelketa datorren zapatuan jokatuko da, arratsaldeko 19:00etan hasita. Iluntzean, afari herrikoia egingo dute eta eguna borobiltzeko Luhartz taldeak girotutako erromeria egongo da.

‘Santo Tomas egune’ ospatuko dute domekan, 10:00etan Jaizaleko txistulariek eskainiko duten kalejirarekin hasita. Eguerdian, Lopene eta bere abereen ekitadia, igel txapelketa eta jubilatuen bazkaria egingo dira. Arratsaldean, Argintxu elkartean jokatuko den mus txapelketarekin eta ordu berean hasiko den partxis txapelketarekin osatuko da aurtengo egitaraua.

Argazki lehiaketa

Bestalde, Izurtzako Jaietako argazki lehiaketaren VI. ediziora irudiak aurkezteko epea,  irailaren 30a arte egongo da irekita. Aurten, 150, 100 eta 75 euroko sariak banatuko ditu.

Edonorentzat irekita dagoen lehiaketara aurkezten diren lanak JPG eta paperean helarazi behar dira, eta partaide bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ditzake.

Irabazleak izenak urriaren azken astean emango dira ezagutzera Izurtzako Udalaren web orrian, eta aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa egin ahalko da abenduaren 6an.

Izutzako jaiak 2022. Egitaraua

Izurtzako-Jaiak-2022-Egitaraua

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados