Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mallabiko Udalak 200.842 euro bideratu ditu Longa eta Urtiako
lur-jauziak konpontzeko

Mallabiko Udalak Longako landa-bidean eta Urtia errepidean gertatutako luiziak konpondu ditu eta eginkizun horretarako 200.842 euro bideratu ditu. Uritan  gertatutako luizia konpontzeko obrak urrian egin ziren, eta Longakoak hilabete honetan amaitzea aurreikusten dute.

Longako landa-bidean irristatze handia gertatu zen euri-jasa baten ondorioz eta, batez ere, bere iraupenagatik, ezponda estali zuten. Azkenean, abenduaren 10ean, lurrak lerratu ziren bidearen iparraldeko hegalean, Longa auzotik gertu.

Horren ondorioz, hainbat jarduketa egin behar izan dira, besteak beste, mendi-hegala egonkortzeko, mendi-hegaletik datozen urak biltzeko eta bideratzeko, eta bideko zoladura berritzeko eta konpontzeko.

BI-3302 foru-errepide zaharra

Urtiako luizia Gomenziaga eta Ermua lotzen zituen BI-3302 foru-errepide zaharrean gertatu zen, Mallabiko herrigunearen eta  Urtiako industrialdearen arteko zatian, hain zuzen. Lerradura lehendik zeuden bide eta espaloiaren gainean gertatu zen, eta, ondorioz, oinezkoen zein ibilgailuen erabateko etenaldia eragin zuen.

Eremu horretan egindako lanak, iparraldeko ezponda egonkortzeko egin dira, sistema malgu bat instalatuz, bide horretan  dabiltzan oinezko eta ibilgailuentzako joan-etorri segurua ziurtatzeko.

Lanak egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiak 144.606,37 euroko dirulaguntza eman du Ezustekoen programaren bidez, eta Espainiako Estatuak, berriz, 44.096,56 euro eman ditu Hondamendi Naturalen Programaren bidez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Agus Ruiz Larringan

    Trabaku Zarraren kilometro zatia Markinatik konpondu mesedez.
    Txirrindulariok eskertuko dizuegu. 😍

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados