Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mallabiko Gabonetako egitarauak ekitaldi tradizionalak eta kirol jarduerak tartekatuko ditu

Mallabiko Udalak abenduaren 24tik urtarrilaren 8ra arte luzatuko den egitaraua prestatu du Gabonak ospatzeko eta tartekatutako ekitaldiak gustu eta adin guztiak asetzeko helburua dute.

Ospakizunak zapatuan hasiko dira, 18:30etatik aurrera Olentzerori eta Mari Domingiri plazan egingo zaien harrerarekin. Gabonetako opariak ekartzen dituzten pertsonaiei idatzitako gutunak liburutegian, eskolan eta udaletxeko buzoian utzi daitezke dagoeneko.

Prestatutako ekitaldian 29an izango den skimetrajearekin jarraituko dute. Kontzejuzarrean 19:00etan hasiko den emanaldian 2022ko edizioan saritutako filma laburrak izango dira ikusgai.

Hurrengo egunean, 10:30ean abiatuko da baserriz-barreri gabon eskean ekimena. Ibilbideak, Aitxu, Areitio, Osma, Zengotita eta Goita zeharkatuko ditu. 16:00etan tenis erakustaldia egongo da eta 18:00etatik aurrera Bizkaiko eskuz banakako pilota finalerdiak jokatuko dira.

Elordi eta Morgaetxebarria

Aitor Elordi izango da Gabon zahar egunean jokatuko den pilota jaialdiko protagonista nagusienetako bat. Lau t’erdiko torneo zoragarria egin ostean, EPELen Binakako Txapelketa azpimarragarria egiten ari da Zabaletarekin bikote handia osatuta.

16:30ean hasiko den jaialdian, jokatutako lau partidetatik laurak irabazi dituzten aurrelari mallabitarrak eta Etxarrengo atzelariak, Jaka eta Arangurenekin neurtuko dituzte indarrak. Aurretik, Morgaetxebarria atzelari zornotzarrak Bakaikoarekin osatzen duen bikoteak, Promoziozko Binakako Txapelketako partidua jokatuko du Zabala eta Gaskueren kontra.

Gabonak ospatzeko prestatutako egitarauak, urtarrilaren 2an eta 3an frontoian jarriko den Gabonetako haur parkearekin jarraituko du. 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, etxeko gazteenak jolas desberdinekin disfrutatzeko aukera izango dute.

Aurtengo ospakizunak urtarrilaren 7an, 16:30etik aurrera egingo den petanka txapelketarekin, eta hurrengo eguneko Superigandeak ekimenarekin osatuko dira. Azken eguneko egitarauan multikirola eta txokolatada egingo dute goizeko 11:00etatik aurrera eta arratsaldean bideoa, bingoa eta domino txapelketa egongo dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados