Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

“Korrikak euskararen mugak
baino ez ditu, eta kolore eta iritzi askotako jendea biltzen du”

Ane-Elordi-AEK-Asier-Amondo
Asier Amondo eta Ane Elordi.

Ane Elordi Alburquerque (Zornotza, 1991) Korrikaren azken edizioko prentsa arduraduna izan zen, baina hemendik aurrera AEKk antolatzen duen ekimenaren arduradun nagusia izango da. Asier Amondoren lekukoa jaso ondoren, Korrikaren ‘gidaria’ bilakatu da eta ardura berrietan murgiltzea “ohorea” dela aitortzen du.

-Erantzukizun galanta daukazu esku artean, ezta?
-Bai. Baina ardura polita da, nahiz eta bertigoa ere ematen duen. Talde handia dago atzetik eta gogotsu heltzen diot erronka honi. AEKn postu horretarako egin zen barne deialdian neuk aurkeztu nuen neure burua. Hiru lagun aurkeztu ginen eta AEKkide guztien arteko bozketa egin zen azken Batzar Nagusian. Pozik nago babes handia izan dudalako erakunde barruan.

-Zure lana, batez ere, antolakuntzaren berezko eginkizunak lotzea eta koordinatzea izango da?
-Bai, Korrikak bere gain hartzen duen dena koordinatzeko ardura hartu dut. Korrika 24aren aurkezpena datorren urteko azaroan egingo dugu, eta ibilbideaz gain, ordurako prestatuta izan behar ditugu eskaintza kultural ugari izango dituzten Korrika Kulturala, Korrika txikia, abestia, bideoa, omenaldi ekitaldiak, aurkezpen sozialak, unitate didaktikoak…

-Korrika 23an komunikazio lanetan ibili zinen, baina hemendik aurrera arduradun nagusia izango zara.
-Korrika 22an furgonetako lantaldean ibili nintzen; 13 orduko txandak egiten genituen gidari lanetan, pankartak jartzen, animazioan… 23an berriz, komunikazio lanetan ibili nintzen…

-Lan lasaiagoa izango zen, ala ez dago lasaitasunik?
-Ez, ez dago lasaitasunik. Bukle baten sartzen zara eta ez dakizu ezta zein egunetan bizi zaren bez.

-Korrikaz gain beste zeregin batzuk egin dituzu AEKn, ezta?
-Bai, eskualde mailan antolaketa lanetan ere ibili naiz. 2015eko urtarriletik nabil AEKn eta erakunde barruan hainbat lan egin ditut irakasle, barnetegietan, berbalagun egitasmoan, komunikazioan… Gehienok euskara irakasle moduan hasten gara, eta gero, erakundearen barruan sortzen diren deialdietan parte hartzeko aukera dugu.

-Aurreko Korrikan albisteak ematearen ardura zenuen eta orain zeu izango zara albisteetako protagonista.
-Bai, kazetaria naiz eta orain arte kameren atzean egon naiz, baina hemendik aurrera txanponaren beste aldean kokatu behar naiz. Ardura hartzearen beldurretako bat, lantaldea gidatzea eta egin behar dugun koordinazio lan handia ondo egitea zen. Baina lantalde potentea dago eta horrek ere babesa erakusten du. Bestalde, Korrikaren ‘irudia’ izateko ardura ere hartzen duzu eta kamerak zuri begira egoteak bertigoa ematen du.

-Zer da Korrika zuretzat?
-Euskal Herriak duen egitasmo handienetariko bat da. Korrikak euskararen mugak baino ez ditu, eta kolore eta iritzi askotako jendea biltzen duen ekimen bakarrenetakoa da.

-Oraindik urte eta erdi falta da 24. ediziorako, baina prestaketak hasi dituzue.
-Oraindik ez dago lotuta ibilbidea eta hasiera eta amaiera lekuak erabakitzeko ditugu, baina badakigu Aste Santuko aurreko domekan amaitu behar dela; beraz, 2024ko martxoaren 14tik 24ra izango da. Lehenengo pausuak ematen ari gara, eskualde bakoitzeko lehentasunak zehazteko eta gero nazio mailara eramango ditugu. Badakigu denon gustua betetzea ezinezkoa dela, baina saiatzen gara, eta horregatik prozesu partehartzaileak bultzatzen ditugu.

-Zein izango da Korrikari egingo diozun ekarpena?
-Gaztetasuna, haize freskoa eta beste ikuspuntu bat ematen ahaleginduko naiz. Korrika modu eta arlo desberdinetan ezagutzen dut, baina oraindik asko dut ikasteko.

-Berrikuntzak egiteko asmoa duzu?
-Euskal herritar gehienok, 11 egun eta 10 gabeko karrera batekin lotzen dugu. Baina erronketako bat, Korrika hori baino askoz gehiago dela erakustea da. Euskal Herri osoa zeharkatzen duen uholdearen indarra baliatu behar dugu, Korrika batetik bestera lanean jarraitzeko, eta euskara kalean presente egoteko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados