Garaiko Udala
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Mañariko Udalak Arrueta eta Urkuleta auzoetako argiteria publikoa berritu du

Mañariko Udala herriko auzoetako argiteria publikoa berritzen ari da, jasangarritasuna eta herritarren segurtasuna hobetzea helburu duen berriztapen plan orokor baten baitan. Esku-hartze honen bidez, udalerriko azpiegiturak eguneratu eta energia-eraginkortasuna sustatu nahi dira.

Orain arte, Arrueta eta Urkuleta auzoetan egin dira lanak, eta guztira zortzi argi-puntu berritu dira bi gune horietan, teknologia fotoboltaikoa txertatuta. Jarduketa honi esker, argiztapenaren kalitatea hobetzea ez ezik, energia- kontsumoa murriztea ere aurreikusten da.

Ekimen honetarako 7.758 euroko inbertsioa egin du. Udalaren arabera, “herritarren ongizatea eta segurtasuna bermatzea lehentasunezko helburua da, eta, aldi berean, ingurumenarekiko konpromisoa sendotzen jarraitu nahi dugu”.

Etorkizunean berriztapen lan hauek beste auzo batzuetara zabaltzea ere aurreikusten du udalak, herriko argiteria sistema eraginkorrago baten aldeko apustua eginez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados