Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas
Haizetara
Mancomunidad Durangaldea
Soinua Durango

Joselu Anayak taldeak zapatuan emango duen kontzertua Erreka kaleko jaietan nabarmenduko da

Elorrioko erdiguneko tabernariek Erreka kaleko jaiak ospatuko dituzte gaurtik domekara bitartean. Prestatu duten egitarauan pilota partidak, Eixu Azoka eta Joselu Anayak zein Sambabadago musika taldeen agerraldiak nabarmentzen dira.

Ospakizunak gaur bertan hasiko dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera egingo den pintxopotearekin eta tabernariek bezeroen artean zozketatuko dituzten bi otzara ederren banaketarekin.

Biharko egitaraua arratsaldeko 18:00etatik aurrera plazako frontoian jokatuko diren  pilota partidekin abiatuko da. Ordu erdi geroago Txaloka taldeak girotutako diskofesta egongo da.

Eixu Azoka

Zapatuan ere ordu berean hasiko diren pilota partidekin abiatuko dira ekitaldiak. Eguneko egitaraua 19:30ean hasita Joselu Anayak taldeak eskainiko duen musika ekitaldiarekin osatuko da.

Domeka goizean artisau eta sortzaileen Eixu Azoka egingo da Urarka kalean 10:30etik aurrera, eta goizean zehar Sambabadago musika taldearen agerraldia egongo da. Eguerdian, pilota partidak jokatuko dira plazako frontoian eta puzgarriak jarriko dira plazan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados