Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Jesus Agirreren kontrako prozesua ixtea eskatu du aho batez Elorrioko Udalak

Jesus Agirreren kontrako prozesua ixtea eskatu du aho batez Elorrioko Udalak

Elorrioko udalbatzak aho batez onartu zuen Entzutegi Nazionalean Jesus Agirre elorriarra eta ezker abertzaleko zenbait militanteen kontra hasitako 04/08 sumarioaren itxiera eskatzea, prozedura horren iturburuan ez dagoelako “arrazoi judizialik” eta prozesua “arrazoi politiko zurrunek” bultzatu dutelako.

04/08 sumarioa 2007ko urrian Seguran egindako sarekada baten ondoren abiatu zen eta 8 urte geroago, 2015eko azaroaren 23tik aurrera hain zuzen, 35 herritar dihardu epaitzen Madrilgo Entzutegi Nazionalak. 

Elorrioko EH Bilduk, EAJk eta Herriaren Eskubideak onartutako mozioak azaltzen duenez “epaiketa hau ez zen inoiz abian jarri behar, ez baitu oinarri juridikorik” eta auzipetuen kontra ez dagoelako inolako frogarik. Gainera, dena dela ETA tesi zentzugabeari eusten dionez, “gure herrian abian den bake eta normalizazio politiko prozesuan, kalte besterik ez du egiten” eta bizikidetza bideratu beharrean “guztiontzako bake iraunkorra eta bidezkoa finkatzen oztopatzen du”.

Udalbatzan ordezkaritza duten hiru alderdiek “babesa adierazi nahi die” epaituei, bereziki “Jesus Agirre Elorrioko herritarrari” eta “denen absoluzioa eskatzen dugu eta epaia artxibatzea”.

Azkenik, mozioaren berri emango diote Jesus Agirreri eta “udalaren elkartasun bero eta abegikorrena” helaraziko diote.

Yesa eta TTIP

Udalbatzak urtea amaitu aurretik egindako azken bilerak, Herriaren Eskubideak aurkeztutako beste bi mozio onartu zituen. Alde batetik, aho batez salatu zuten ‘Mozal legea’ aplikatu nahi zaiela Nafarroa eta Aragoiko lurretan dagoen Yesako urtegiaren  gehikuntzaren aurka manifestatu ziren ‘Yesako 8’ei.

2014ko urriaren 10ean proiektu horren kontra era baketsuan manifestatzen ari zirenen kontra jo zuen Guardia zibilak, eta manifestariek salaketak jarri zituzten jasatako zauriengandik. Gaia artxibatu ondoren, ‘Mozal legea’z baliatuta, desorden publiko, atentatu eta desobedientzia delituengatik inputatuak izan ziren zortzi manifestari eta, ondorioz, “fiskalak 36 urte eta 300 eguneko kartzela eskatzen du eta 22.000 euro arteko diru kalteak”.  

Bestalde, TTIP (Transatlantic Trade and Investment Partenership) deritzon itaunaren kontra agertu ziren EH Bildu eta Herriaren Eskubidea. Estatu Batuek eta Europako Elkartearen arteko itaun horrek “kapitalismo globalizatuaren alde jokatzen duelako, enpresa multinazionalei aginte guztiak emanez”, “herritarren eskubideak murrizten dituelako” eta “bertako nekazaritza eta elikadura kalitatea arriskuan jartzen dituelako”, arrazoitu zuten.

EAJko ordezkariek testu horren kontra bozkatu zuten eta Eusko Legebiltzarrak gai honen inguruan onartutako erabakiaren alde azaltzeaz gain, Gasteizko legebiltzarrak onartutako testua udalbatzaren aktan sartzea eskatu zuten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados