Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Iurretako EH Bilduk parte hartuko du Durangaireak zapaturako deitu duen manifestazioan

contaminación-humoIurretako EH Bilduk bere atxikimendua eman dio Durangaireak zapaturako deitu duen manifestazioari, Iurreta, Durango eta Durangaldeko herritarrak “kezka handiz” bizi dutelako “arnasten dugun airearen kalitate txarra”.

Koalizio abertzaleak Tecnaliak Durangoko Udalarentzat egindako txostenean azaltzen dituen argudioetan oinarritzen du bere jarrera.  Ikerketa horrek “agerian utzi du gai honen larritasuna (adibidez, une batzuetan benzeno maila onartutakoa baino 700 aldiz gehiagokoa izatera iritsi izan da!!), eta kutsadura iturriak Iurretan daudela dio”, gogoratu dute.

Gainera, Iurretako Udal Gobernuaren inplikazioa eskatu dute. “Itxurakeriak albo batera utzi, beste aldera begiratzeari utzi, eta behingoz, gai honen aurrean seriotasunez lanean has dadila eskatu nahi diogu: kutsadura fokuak identifikatu eta neurri zuzentzaileak ezartzen hasteko eska diezaiola Eusko Jaurlaritzari”.

Zapatu honetan egingo den manifestazioa arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Durangoko Landako Gunetik eta Iurretako San Migel plazan amaituko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (8 votos, media: 1,13 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados