Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Sortzaile berrientzako Sormen Beka musika proiektu bati eskainiko diote aurtengo Durangoko Azokan

Durangoko Azokaren bueltan sustatzen den Sormen Bekaren deialdi berria iragarri dute gaur Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak. Elkarren eskutik ipini zuten martxan egitasmoa 2018an, euskarazko ekoizpena eta sortzaile berrien lana indartzeko helburuz, eta dagoeneko bederatzigarren ediziora heldu da. Aurten, musika proiektu bat laguntzera bideratuko da beka.

Bizenta Mogel bibliotekan eginiko prentsaurrekoan, sortzaileak parte hartzera animatu ditu Gotzon Gomez Gerediaga elkarteko presidenteak. “Sormen Bekarekin ibilbide emankor eta polita egin dugu urteotan, eta sortzaile berrien bidelagun izaten jarraitu nahi dugu. Aurten, musikaren diziplinari eskainiko diogu beka eta, ohi bezala, sortzaile berriek parte hartu ahalko dute deialdian, banaka zein taldeka. Izan ere, beka honen bidez, sorkuntzaren munduan hasten ari direnei eman nahi diegu bultzada”, azaldu du Gomezek. Beka sustatzeko Durangoko Udalak hasieratik emandako laguntza eskertu du Gerediaga elkarteko presidenteak.

Paule Sanchez Durangoko Euskara eta Kultura zinegotziak hartu du hitza jarraian. “Durango euskal kulturaren bihotza da eta hori are gehiago sustatzen gabiltza. Urtero, bertako ekitaldi kulturalek eta noski, Durangoko Azokak, sortzaile berrien talentua eta ekoizpen berritzailea zabaltzen dituzte, eta Sormen Beka horren adibide garbia da. Aurten, musika proiektuaren bekak aukera paregabea ematen die gazteei eta esperientzia hartzeke duten sortzaileei euren ideiak Durangoko Azokaren ingurumarian aurkezteko, ikusgarritasuna eta bultzada jasotzeaz gain. Gure helburua ez da bakarrik euskarazko sorkuntza indartzea, baita munduari gure hizkuntza eta kultura biziaren indarra erakustea ere”.

Antolatzaileek beka deialdiaren oinarriak azaldu dituzte kazetarien aurrean. Sortzaile berriek parte hartu ahalko dute, banaka zein taldeka. Lana jatorrizkoa izango da, eta hitzak barne hartzen baditu euskara hutsekoa izan beharko da.

Proposamenak aurkezteko irailaren 21era arteko epea egongo da, gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora bidalita. Deialdiaren oinarriak durangokoazoka.eus webgunean daude eskura.

Epaimahaiak ebazpena landu ondoren, irabazlea aurtengo Durangoko Azokaren barruan emango dute ezagutzera, eta hautaturiko sortzaileak edo taldeak 15.000 euro jasoko ditu proiektua garatzeko. Gero, sormen lan horren emaitza 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko du jendaurrean.

Rol jokotik komikirainoko bidea

2018az geroztik kultur sorkuntzako diziplina ugaritan kokatu da Sormen Beka. Iazko edizioan Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak komikia (Usue Egia, Ainhoa Olaso eta Mikel Urdangarinek sortua) izan zen irabazlea, eta aurtengo Durangoko Azokan aurkeztuko dute egitarauaren barruan.

Hauxe da saritutako egitasmoen zerrenda:

  • 2018: Atopia rol jokoa (Etzi Portu Maritimoa taldea)
  • 2019: Baimenik gabe diskoa (Kai Nakairen)
  • 2020: Bañolet ikus-entzunezkoa (Maia Iribarne eta Paxkal Irigoien)
  • 2021: Barraka bideojokoa (Ibai Aizpurua)
  • 2022: Eukalyptus antzezlana (Jon Ander Urresti)
  • 2023: Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz haurrentzako telesaila (Marramiau sorkuntza taldea)
  • 2024: Harien isla erakusketa (Irati Bazeta)
  • 2025: Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak komikia (Usue Egia, Ainhoa Olaso eta Mikel Urdangarin)
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados