Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Itziar Ituñok eta Ramon Agirrek emango diote hasiera 2023ko Berrizko kultur programazioari

Itziar Ituño eta Ramon Agirre antzezleek hilaren 14an eszenaratuko duten ‘Hobe ixilik!’ ikuskizunarekin abiatuko da Berrizko kultur etxeak 2023ko lehen lauhilekorako prestatutako programazioa. Egitarauan, heldu eta gaztetxoentzako antzezlanak, musika saioak eta pelikula emanaldiak tartekatuko dira.

Aritza Rodriguez antzezle zaldibartarra izango da bigarren agerraldiko protagonista, urtarrilaren 21ean eskainiko den ‘Mierda de ciudad’ ikuskizuneko taldekidea izango baita, Olatz Gorrotxategi, Marta Álvarez del Valle eta  Joseba B. Lenoir musikariarekin batera.

Urtarrilean eskainiko den zuzeneko programazioa urtarrilaren 27an Mar Mar Teatrok eszenaratuko duen ‘Arrainak bihotzean’ ikuskizun familiarrarekin eta hurrengo egunean Eva McBel musikariak eskainiko duen kontzertuarekin osatuko da.

Zine programazioa berriz, ‘Todos lo hacen’, ‘El gato con botas’ ‘Inspector Sun’ eta ‘El peor vecino del  mundo’ filmekin osatuko da, eta Ipuin-txokoan urtarrilaren 21ean izango den May Gorostiagak ‘Mundu misteriotsua’ eskainiko du.

Otsailetik apirilera arte eskainiko diren ikuskizunen artean, Axut! & Artedrama konpainiak sortu eta, besteak beste, Ander Lipusek antzezten duen ‘Hondamendia’ ikuskizuna (otsailak 4); Dube musika talde berriztarra (otsailak 24); Neomak (martxoak 11); Mocker’s durangarrak (apirilak 20) edo Gorkada konpainiaren ‘Kelonia eta itsasoa’ antzezlan berria iragartzen dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados