Berbaro Elkarteak ‘Hirukoa’ galdera lehiaketaren bigarren edizioa abiatu du aste honetan eta ohikoa denez kultura, historia, Durangoko gaurkotasuna, abestiak emotikono bidez asmatzea eta bestelako galderen erantzunak asmatu beharko dituzte parte hartzaileek.
‘Hirukoa’n parte hartzeko hiru laguneko taldea osatu behar da. Ondoren, astero Berbaro Elkartearen webgunean eta sare sozialen bidez zabaldutako hamabost galderei erantzun beharko diote partaideek.
Guztira hiru galdetegi egongo dira, aste honetakoaz gain beste bana egongo dira azaroaren 16tik 22ra eta azaroaren 23tik 29ra. Astelehenetan aurreko asteko galdetegietako erantzunak argitaratuko dituzte eta taldeek izandako puntuazioa eta sailkapena publikatuko dira Berbaro Elkartearen webgunean.
Hiru asteetan puntu gehien lortzen dituen taldeak, eta, hortaz, sailkapenean lehenengo gelditzen denak Errigorako saski eder bat irabaziko du.
Aste honetan zabaldutako galdetegia esteka honetan aurkitu daiteke eta lotura honetan lehiaketaren azalpenak eskaintzen dituen bideo dago.
Iaz egin zen lehenego edizioan hogeita bost hirukotek parte hartu zuen. “Bizi dugun egoera honetan online jolas bat egiteak ate berriak zabaltzen dizkio parte-hartzeari”, adierazi dute antolatzaileek.