Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

‘Hilekoa gorria ote’ erakusketa irekiko da bihar Iturri Kultur Etxean

ElorrioHilekoaGorriaOteElorrioko Udalak ‘Hilekoa gorria ote’ izena duen erakusketa antolatu du martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Iturri Kultur Etxean kokatutako mostraren bitartez oraindik hilekoa tabu kultural haundi bat dela salatu nahi da.

‘Hilekoa gorria ote’ ekimenaren bidez hilekoa Asia edo Afrikako muturretan ezezik gure gizartean ere tabu kulturala dela erakutsi nahi da, edozein formazio, egoera zein erlijiotako pertsonen artean. Erakusketak “tabu hori patriarkatuaren eraikuntza dela” erakusteaz gain, “feminismoaren ikuspegiaz gogoeta egitera gonbidatzen du”, antolatzaileen arabera.

Erakusketak 11 gune biltzen ditu. Lehenengoa, ‘Hilekoa gorria ote’ deiturikoa, sarrerako testua da eta bertan azaltzen da mostraren helburua zein den. Ondorengo guneetan, ‘Lehenengo aldia’, ‘Eskandaluaren horma’, ‘Hilekoa artean’ eta gainontzekoetan, arlo bakoitzari dagozkien gaiek dira hizpide.

Artea eta ikus-entzunezkoak

‘Hilekoa artean’, esaterako, arte diziplina desberdinak (eskultura, zeramika, ilustrazioa, argazkilaritza, performancea edo komiki irudiak) batzen dituen mural baten ageri dira. Egileak, besteak beste, Marian Puertas, Alba Jato, Joana Vasconcelos, Judith Vizcarra, P.nitas, Myriam Negre edo Casey Jenkins dira.

‘Ikus eta entzun hilekoa’ deituriko seigarren gunean berriz, interneten aurkitu daitezkeen materialen aukeraketa egin eta telebista baten bidez bideo-blogak, dokumentalak, filmak eta abar ikusteko aukera eskaintzen du. Erakusketa osatzen duen ‘Gorria euskaran’ azkenengo guneren bidez “Zeintzuk dira gorriaren konnotazioak gure hizkuntzan?” galderari erantzun nahi zaio.

Inaugurazio irekia

‘Hilekoa gorria ote’ erakusketaren inaugurazioa bihar, 19:00etan, izango da eta bertan antolatzaileak eta laguntzaileak egongo dira, tarteko erakusketari egingon zaion bisita gidatuko duen Skolastika zerbitzuko Ainhoa Aldazabal.

Erakusketa martxoa osoan zehar ikusi ahal izango da, astelehenetik ostiralera goizeko 9:30etik gaueko 9:00ak arte, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00ak arte.

Publiko interesatuak martxoaren 15ean eta 22an egingo diren bisita gidatuetara joateko eta erakusketari buruzko azalpenetan sakontzeko aukera izango du. Lehenengo bisita euskaraz egingo da eta bigarrena gaztelaniaz, biak ala biak arratsaldeko 19:00etan. Ikastetxeek ere bisitak eskatzeko aukera dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados