Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
BIDEOA

‘Har Hik Etarrak’ taldeak irabazi du Berbarok antolatutako Labur Esanda film laburren lehiaketa

‘Har Hik Etarrak’ taldeak egindako ‘Parisera’ lanak irabazi du asteburuan jokatu zen Labur Esanda filma laburren lehiaketa. Berbaro elkarteak antolatutako ekimenean bost taldek parte hartu zuten.

Ainhoa Zabarte, Xabier Zabala eta Ainhoa Olasok osatutako epaimahaikideek erabakitako 300 euroko lehen sariaz gain, Zaharraz harro taldeak aurkeztutako ‘Iguriki’ filmak lortu zituen bigarren sariaren 200 euroak, eta  hirugarren sariaren 100 euroak Urkiola taldeak egindako ‘Gauza sinpleenak’ lanarentzat izan ziren.

Parte hartzaileek 24 ordu eduki zituzten ‘Zain egotea’ gaiaren inguruan egindako film laburrak grabatzeko. Gainera, nahita ez azaldu behar zen objektua ‘xaboi burbuila’ zen, eta esan beharreko esaldia “Zenbat eta gordinago, hobeto”.

Bariku arratsaldean hasi eta zapatu gauean, lehiaketara aurkeztutako pelikulen emanaldiarekin amaitu zen ekimenera bost talde aurkeztu ziren. Plateruenan egin zen emanaldira “dozenaka pertsona bertaratu ziren” eta saioan “giro ezin hobea” izan zuten.

Berbaro elkarteko kideek datorren urtean jokatuko den IV. edizioa egiteko gogoz daude, “modu horretan euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntzan gure aletxoa ipintzen jarraitzeko” asmoa baitute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados