Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Gerediaga Elkartea aintzatetsi eta saritu du Sabino Arana Fundazioak

Gerediagako presidentea den Nerea Mujika eta elkarteko zenbait kide gerturatu zen Arriaga Antzokira 2017ko Sabino Arana Saria jasotzeko.

2017ko Sabino Arana saria jaso zuen atzo Gerediaga Elkarteak, Bilboko Arriaga Antzokian egindako galan. Ekimena antolatzen duen Sabino Arana Fundazioak, aintzat izan zuen “Durangaldeari, bereziki, eta Euskal Herri osoari egin dion ekarpen handia”.

Gerediagak eskuratu duen sariarekin bost hamarkadatan “Durangaldeko ondare historiko, artistiko eta tradizionala zaintzen eta zabaltzen” eta “Memoria historikoa lantzen eta aldarrikatzen” egindako lana goraipatu nahi izan dute, Juan Mari Atutxa Fundazioko lehendakariaren esanetan.

Horrez gain, “diktaduraren urte beltzetan ereindako haziak Durangoko Azoka bilakatu du euskal kulturgintzaren eta sorkuntzaren erdigune, elkargune eta nahitaezko hitzordu, bai eta euskal kultura mundura zabaltzeko erakusleku ere” azpimarratu zuen Atutxak.

Gerediagari emandako saria elkartearen presidentea den Nerea Mujikak jaso zuen eta berea eta elkartearen poza aitortu zituen “elkartetik egindako lana aintzat hartu eta gaur Sabino Arana saria jaso dugulako”. Gainera, “Gerediaga Durangoko Azoka baino gehiago dela erakutsi eta etorkizunera begira elkarteak dituen erronkei aurre egiteko bitamina handia dela” esan zuen ere.

Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan zen Sabino Arana Sarien XXIX. edizioan, beste lau sari banatu ziren. Antolatzaileek, Koopera gizarte eta ingurumen berrikuntzan lan egiten duen kooperatiba; Ramón Barea aktore, zuzendari, dramagile eta ekoizlea; Abel Barriola pelotaria eta, azkenik, EZ beti da EZ!/¡NO es NO! “garrasi kolektiboa” saritu zituzten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados