Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

‘Gaur ere euskararen eguna izango da’ aldarrikapena Durangaldean hedatuko da

‘Gaur ere euskararen eguna izango da’ aldarrikapena Durangaldean hedatuko da

Durangoko Mankomunitateak bat egingo du datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunarekin. Euskarak behar duen estatus ofiziala eta erabilerari eman beharreko bultzada aldarrikatzeko, ‘Gaur ere euskararen eguna’ leloa duen pankarta sortu du.

“Amankomunazgotik, udalak egitasmo honekin bat egitea gustatuko litzaiguke. Beraz, herri guztietako Udaletxeen balkoietan pankarta eskegitzea eskatzen dugu”, gonbidapena luzatu zuen Oskar Zarrabeitiak, Mankomunitateko presidenteak, atzo emandako prentsaurrekoan. Agerraldian, Durangaldeko hainbat herritako euskara teknikariak izan ziren.

Izan ere, Zarrabeitiak aurreratu zuenez Astola, Behargintza eta Galtzaretako egoitzetan pankarta hau erakutsiko da.
Aukeratutako leloa “esanguratsua” dela esan du Zarrabeitiak. “Urteko egun guztietan euskararen presentzia aldarrikatu nahi dugulako”, azpimarratu zuen.


Hainbat ekitaldi

Bestalde, Euskararen Egunerako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Durangaldeko herrietan. Esate baterako Zaldibarren, Iñigo Gabiria Elorrioko parapentista arituko da emanaldian. Abadiñon, berriz, ipuin kontaketak, dantza eta magia ikuskizuna antolatu dituzte besteak beste. Atxondon, ordea, ipuin kontalariak, bertsoak eta antzerkia burutuko dira.

Berrizen ere “potente” dator egitaraua. Bertso saioak, tailerrak eta jolasak, herri bazkaria, eta Pirritx eta Porrotx pailazoak arituko dira, besteak beste. Elorrrion ere euskararekin bat egingo dute eta graffiti bat atonduko da, beste ekitaldien artean.

 

 DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados