Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Euskarazko lana bideratzeko, internet ataria erabilgarri Zornotzan

Amorebieta-Etxanok bat egin du euskarazko lana bideratzeko  Beharsarea foroarekin. Euskarazko lan eskaintzak eta eskariak bideratzeko interneteko ataria da, doakoa eta Bizkaian euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna erraz eta eraginkorra. Erabiltzaileek bi baldintza baino ez dituzte bete behar: batzuek lan baldintza duinak eskaintzea eta besteek lana euskaraz egitea.

Lanak kategoriatan sailkatuta daude, baina lan mota guztiak bideratzeko balio du Beharsareak. Ildo horretan, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eskatu daitezke zerbitzu honen bidez.

Iaz, 28 udalerri batu zitzaizkion ekimenari eta aurten beste 7 udalerri eta  2 mankomunitate batu zaizkio proiektuari. Guztira, 56 udalerrik dute erabilgarri Beharsarea tresna.

Parte hartzen duten herri eta mankomunitate guztiak daude batuta webgunera. Mapan sakatuz gero, parte hartzen duten herri eta mankomunitateen izenak ikusi ahal izango ditugu nahi duguna hautatzeko. Gainera, eskuinaldean argitaratu diren azken eskaintza eta eskaeren zerrenda dago ikusgai.

Aplikazioa erabili nahi dutenek, www.beharsarea.net web orrian aurkituko dute edo, bestela www.ametx.net web orritik abiatuta.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados