Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ganso & Cia konpainiak ikuskizun berria estreinatuko du Mañariko Maiatza Kulturalean

Musika, antzerkia, pailazoak, hitzaldiak edo izaera desberdineko azokak osatuko dute maiatzaren 12tik 21era Mañarin ospatuko den 2023ko Maiatza Kulturala. Eskualdeko sortzaileek protagonismoa izango dute egitarauan, Joseba Sarrionandia, Ganso & Cia. eta Barsanti konpainiaren ekitaldiak tartekatuko baitira.

Mañariko Udalak antolatutako XIV. edizioak 10 ikuskizun eskainiko ditu. 12an (18:30ean) hasiko den egitaraua Pirritx, Porrotx eta Marimototsek umeentzat eskainiko duten ikuskizunarekin abiatuko da.

Hurrengo egunean, 13an (17:30etan hasita), Ganso & Cía. konpainia durangarrak aste kulturalerako prestatutako ‘Arri’ sorkuntza eskainiko du. Antzerkia, zirkua, magia eta dantza ikuskizun laburrekin osatutako proposamena ezohiko kokalekuetan jarriko da ikusgai. Diziplina eszenikoetako artistak bilduko dituen ekitaldia, “benetako maratoi errepikaezina” izango dela azpimarratzen dute protagonistek.

Bi emanaldi iragartzen dira maiatzaren 14rako. Eguerdian, trikitixa ekitaldia eskainiko du Tapia eta Leturia  bikoteak. Arratsaldeko 19:00etan berriz, etxerik gabe geratzekotan dagoen aitona-amona bikotea gorpuztuko dute Barsanti konpainiako Aritza Rodríguez zaldibartarrak eta  Juanjo Otero iurretarrak, ‘Kale gorrian’ kale ikuskizunean.

Egitarauak martitzenean, hilak 16 (18:00etan), jarraituko du Errose Bustintza kultur etxean ‘Bizkaiko kareharriak’ izenburua duen hitzaldiarekin. Hurrengo egunean, ‘Herri ibiltarien ipuinak’ eskainiko dira leku eta ordu berean.

Osinaga eta Sarrionandia

Bigarren asteburuko ekitaldiak Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandiak 19an (21:30etan) eskainiko duten ‘Olatu arteko txalupa arraroa’ emanaldiaren abiatuko dira. Musika eta literatura uztartzen dituen ekitaldira sartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Hurrengo eguneko egitarauan bi emanaldi tartekatzen dira, biak ala biak Agurreta harrobian eskainiko direla. Goizean, 12:00etan eta 13:00etan, Tanadori Yamaguchi eskultoreak gidatutako bi bisita egingo dira, bertan parte hartzeko beharrezkoa dela aldez aurretik izena ematea. Arratsaldean, 19:00etan, Mursego (Maite Arroitajauregi) konpositore eta musikari eibartarraren saioa egongo da.

Maiatza Kulturala, 21ean (11:00etatik 14:30era) plazan egingo den, Artisautza, elikadura eta landare azokaren XXVII. edizioarekin eta Euskadiko Azpi-Gorri VI. lehiaketarekin amaituko da.

Ekimenaren helburua “kultura eta entretenimendua gure herriko protagonista bihurtzea” da, Ainara Otxotorena Mañariko alkatearen esanetan. Gainera, herriak, kulturari merezi duen tokia eman “eta Mañaria inoiz baino biziago dagoela lau haizetara zabaltzea” nahi dute. “Udalarentzako apustu handienetakoa da Maiatza Kulturala, nahi dugula herriko jendeak asko disfrutatzea eta kanpoko jendea ere erakartzea”, azpimarratu du alkateak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados