Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Haizetara Amorebieta
Maristak Durango
Santos Arriandi

Etorkizuneko mugikortasuna diseinatzeko inkesta bat jarri du abian Amorebieta-Etxanoko Udalak

Amorebieta-Etxanoko Udalak mugikortasunari loturiko partaidetza prozesu bat jarri du martxan, herriko mugikortasunaren inguruko diagnosia osatzeko abiapuntu gisa. Horren bitartez, helburu nagusia da udalerriaren eta zornotzarren beharretara egokitutako Mugikortasun Plana garatzea. Bide horretan, lehen fase honen oinarri nagusia herritarren iritzia eta ekarpenak batzea da, diagnosiak ahalik eta modurik errealenean jaso ditzan udalerriko mugikortasun arloko beharrak edota gabeziak. 

Horretarako, maiatzaren 23ra arte, 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduriko inkesta bat egongo da eskuragarri, herritarren joan-etorri ohiturei, lehentasunei, zailtasunei eta hobekuntza-proposei buruzko datuak jasotzeko helburuarekin. Inkestak atal espezifikoak ere baditu industrialdeetan lan egiten dutenentzat edo saltoki bat dutenentzat.

Udalak herritarrak animatzen ditu parte hartzera, zornotzarren eguneroko errealitatea lehen eskutik ezagutzea funtsezkoa baita udalerriko mugikortasuna benetan hobetzeko proposamen eraginkorrak egiteko. Inkesta fisikoki bete ahal izango da, Zelaietan eskuragarri egongo den esku-orria betez; emaitzak bertan edo udaletxean egongo diren kutxetan utzi ahal izango dira. Horrez gain, digitalki betetzeko aukera ere egongo da, esku-orrian dagoen QR kodea eskaneatuta.

Ekimen honekin, Amorebieta-Etxanok herritarren mugikortasun moduak hobeto ezagutzeko prozesu bati ekiten dio, udalerriko mugikortasuna nola hobetu aztertzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados