Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Erdella Mendizale Taldeak etzirako antolatutako Elorrioko Birak bi ibilbide ezberdin izango ditu

Ibilbide luzeak (gorriz) Elorrio inguratzen duten mendiak zeharkatuko ditu eta laburrak (gorriz) 17 kilometroko luzera du.

Erdella Mendizale Taldeak etziko antolatutako Elorrioko Biraren XXII. edizioak zailtasun eta luzera ezberdineko bi ibilbide izango ditu. Zeharkaldi luzean parte hartzen dutenek goizeko 7.30ean abiatuko dira eta inguruetako mendi tontorrak igoko dituzte; ibilbide laburra egiten dutenek berriz, 9.00etan abiatuko dira.

32 kilometroko luzera duen ibilbideak 2.152 metroko gain gora du. Memaia (679 metro), Atxaurrutxagane  eta Erdikoatxa igo ondoren, parte hartzaileek 1.117 metro altuera duen Udalaitz mendi tontor gaina gainditu beharko dute. Ondoren Ansola, Intxorta (737 metro), Erdella (683 metro) eta Berriozabaleta zeharkatuko dituzte, berriro Herriko plazara heldu aurretik.

Ibilbide hau 16 urtetik gorako mendizaleentzat prestatuta badago ere, adin horren azpiko gazteek nagusi batek lagunduta egiteko aukera dute.

Ibilbide laburrak berriz, 17 kilometro inguruko luzera du eta Herriko plazatik abiatu ondoren Memaia eta Santa Luziako tontorrak zeharkatuko ditu. Ibilbidea Kanpazarrera gerturatuko ondoren eta amaiera Herriko plazan izango da.

Oinez ibiltzeko

Erdellak antolatutako ekimen hau ez da lehiakorra, “oinez ibiltzeko da eta ez lasterketa egiteko” antolatzaileen arabera. Hala ere kontroletako zigiluak dituzten partaideei diploma bana emango zaie.

Ibilbidean kokatuko diren kontrol postuez gain, anoa lekuak eta osasun-postuak jarriko dituzte antolatzaileek eta biraren amaieran dutxak erabiltzeko aukera egongo da.

XXII. Biran parte hartzea doakoa bada ere bertaratzen diren mendizale guztiek izena eman behar dute. Izen ematea bihar bertan egin daiteke irteera puntuan, goizeko 6:30etatik 7:30etara bira luzea egitea nahi dutenek, eta 8:30etatik aurrera ibilbide laburra egitea nahi dutenek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados