Durangoko Euzko Alderdi Jeltzaleak Plateruena kafe antzokiari buruz , EAJ.PNVk dituen asmoak argitzeko eskatu du, ez baitakite ezer eraikinaren etorkizunari buruz, “espazioa irekitzeaz haratago”, EAJ-PNVko bozeramaile Mireia Elkoroiribek adierazi duenez.
Durangoko kulturarako “gune enblematikoa izan dena” itxita dago 2020ko abendutik, eta “oraindik ez da ezer definitu” eraikinaren etorkizunari buruz, gogoratzen dute jeltzaleek. Hala ere, begi onez ikusten dute Plateruenaren irekiera, baina “kudeaketa-eredua definitzeko prozesua alde batera utzi gabe”.
EAJk gogoratu duenez, irailean aurkeztutako mozioaren aldeko botoa eman zuen Udalbatza osoak, eta horrez gain, “bi parte-hartze prozesu paralelo” egin dira denbora horretan, bata ‘Plateruena eta Gero Zer?’ dinamikarena eta bestea Udalak egindakoa.
“Bi dinamika horien arabera, Plateruena gazteei eskainitako gunea izan beharko luke, euskara, kultura eta sormena balio nagusitzat hartuta”, Elkoroiriberen arabera. Gainera, biak ala biak “ideia eta proposamen zehatz batzuk ematen zituzten proiektua definitzeko” baina “ez dugu horren berririk izan”.
EAJ-PNVk “lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egiten du” Plateruenaren etorkizunerako, “Durangoko eta Durangaldeko sortzaileen ekoizpen artistikoa sustatzeko eta proiektuaren iraunkortasuna bermatzeko”. Eta eredu hori “benetako parte-hartze prozesu baten bidez definitu beharko litzateke, eragile nagusien inplikazioarekin” azpimarratu du Elkoroiribek.
Bizkaiko METALA borrokan !!!!!!
Eta eredu hori “benetako parte-hartze prozesu baten bidez definitu beharko litzateke, eragile nagusien inplikazioarekin” azpimarratu du Elkoroiribek.
¿Entonces los dos procesos participativos que se ha hecho, y que tú misma nombras, han sido un paripé? Porque muchas veces os hemos oido decir que había que tenerlos en cuenta para el futuro del edificio. Vais de incoherencia en incoherencia.