Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

EAJk Euskararen Udal Ordenantza urratu duela leporatzen dio Bilduri

EAJk Euskararen Udal Ordenantza urratu duela leporatzen dio Bilduri

Bilduk euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko Udal Ordenantza “behin eta berriz” urratu duela salatu du Zaldibarko EAJk. “Hainbat alditan euskararen defentzaile sutsu  hauek Ordenantza bete gabe uzten dute, eta gaztelania hutsean aritzea aukeratzen dute”, berretsi dute jelatzaleek prentsa ohar baten bidez.

Nerea Garitagoitia, Zaldibarko EAJren Udal Taldearen bozeramaileak gogoratu duenez, irailaren 20an Udal Gaztediari buruzko mozioa ele bitan aurkeztu zuten, eta zaborren kudeaketaren inguruko galdera ere aurkeztu zuten, “kasu honetan euskara hutsean”. “Gobernu taldearengandik jaso genuen erantzuna gaztelania hutsean zegoen idatzita. Ele bitan edo euskara hutsean eman beharko lirateke erantzunak, Euskararen Udal Ordenantzaren 2,3,4 eta 5 artikuluak ezartzea dagokigulako”, salatu du zinegotzi jeltzaleak.

Garitagoitiak jakinarazi duenez, beste Administrazioekin tramiteak egiteko espedienteetan aurkezten diren agiriak “gaztelania hutsean daude. Enpresak kontratatzen dira kirol azpiegiturak kudeatzeko, baina inolako hizkuntz eskakizunik eskatu edo egiaztatu gabe”.

Bere esanetan “zentzugabekeriarik handiena da udal batzorde informatiboetako txosten juridikoak zein hirigintzari buruzkoak, Cervantesen hizkuntzan idatzita daudela. Bildu gorritu ere ez da egiten. Guk zinismo politiko deitzen diogu horri”.

DURANGON. Zaldibarko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados