Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Durango

Gabon doinuekin osatutako kontzertua antolatu dute Jaizaleko txistulariek
Gabonetako kontzertua eskainiko dute urtero legez Jaizale-Durangaldeko Txistulariek eta aurtengo agerraldian elkarteko musikariekin batera Euskal Herriko zenbait lekutik gerturatutako txistulariak, metalak, hari orkestra eta abesbatza izango dira. Kontzertua bihar izango da, 13.00etan, Durangoko Jesuiten elizan eta ekitaldiko egitaraua Gabon kantekin osatuko da.