Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

German Zorrakinen argazki bilduma bistaratu du Gerediaga elkarteak

Dantzariak Ezkurdin (German Zorrakin/Gerediaga).

German Zorrakin argazkilariaren funtsa bistaratu du Gerediaga elkarteak webgunean, ondare horren kontsulta herritarren eskura ipintzeko. Izan ere, Durangaldeko historia eta ondarea jasotzeko martxan duen egitasmoetako bat da argazki artxiboari loturikoa.

Iragan mendeko 80ko hamarkadatik hona hainbat bilduma sailkatu eta digitalizatzeko lana garatu du, eta gaur egun ere ildo horretan dihardu. Zorrakinen funtsaren aurretik, beste hauek sareratu ditu: Arregi Campo, Karlos Merino, Ignacio Ansorena, Mendiolako Auzo Eskola eta Alejandro Landaburu bildumako atal bat (beste sorta handi bat digitalizatzeko bidean dago, Eusko Jaurlaritzaren laguntza bati esker). Beraz, dokumentategi fisikoan egoteaz gainera online ere kontsultatu ahal dira argazki horiek, gerediaga.eus webguneko funtsen atalean.

Zorrakin argazkilaria Bilboko Begoña auzoan jaio zen 1886ko maiatzaren 17an. Oso gazte hasi zen ikasten bere aitarekin, Bilboko Correos kaleko estudioan. 1909an Circulo de estudios Vascos izenekoak antolatu zuen argazki lehiaketa irabazi zuen, euskal baserritarren, arrantzaleen eta baserri zaharren erretratu plaken bildumak egiteko.

1913an ezkondu ostean, profesionalki bakarrik aritzea pentsatu zuen; baina, ez zuen Mauricio aitaren lehiakide izan nahi eta Durangora etortzea erabaki zuen. 1914an Ermodo kaleko Fabian Areitioren lorategian argazki estudio propioa ireki eta estudio-kamera handia jarri zuen. Bonbardaketaren eraginez eraikinak kalteak jasan zituenez, Zumalakarregi kalera lekualdatu zen, Ezkurdi ondora. Durangon erreferentziazko argazkilaria izan zen.

Bonbardaketen ondorioak

Guztira, Zorrakinen funtseko 1.549 argazki dira webgunean ikusgai jarri direnak. 30eko hamarkadan kalitate handiko postalak argitaratu zituen, Durangoko paisaiak eta monumentu aipagarrienak erretratatuz. 1936ko estatu kolpearen osteko gerrak ere bere lanean eragin zuen.

Izan ere, agintariek Otxandioko bonbardaketari buruzko argazki erreportajea egiteko mandatua eman zioten lehenik, eta 1937an Durangoko bonbardaketaren ondorioak jaso zituen bere argazki makinarekin.

Zorrakinek garai hartako gizartea eta bizitza erretratatu zituen: eguneroko bizimodua, ekitaldi erlijioso zein politikoak, gerrako fronteak, Durangoko herritarren ezkontzak, bataioak eta jaunartzeak, besteak beste.

Funtsen atal berria

Zorrakinen argazki bilduma sareratzearekin batera, funtsei eskainitako atal berria estreinatu du Gerediaga elkarteak webgunean. Orain arte dokumentategiko ale guztien artean (liburuak, aldizkariak, dokumentuak…) bilatu zitezkeen, multzo zehatz batean kokatu barik.

Atal berriari esker, argazki funtsetan arakatu gura duten herritarrek errazago egin ahalko dute bilaketa; alde batetik, funts osoa batera ikusteko modua edukiko dute, eta bestetik, bilatzaile baten bidez hitz gakoak sartuta egin ahalko dute kontsulta.

Gerediaga elkarteko artxiboan mota ugaritako argazkiak daude; bereziki eskualdeko bizitza, gizartea, ohiturak eta tradizioak islatzen dituzte. Beraz, material hori guztia eskualdeko historia ulertzeko ondare garrantzitsua da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados