Friso
Friso
Friso
Friso

Bertso Eskola sortu nahi dute
16 urtetik aurrerako gazteentzat

Zaldibarko Udalak Bertso Eskola sortzeko asmoa agertu du eta ekimen hori abiatzeko hiru hilabete iraungo duen ikastaroa prestatu du. Eskola horretan parte hartu nahi duten herritarrek 16 urte beteta izan behar dituzte.

Bertso eskolan izena ematen dutenek ordu beteko ikastaroa izango dute astero eta bertan “giro onean eta modu ludikoan, errima, doinua, neurria» eta bestelakoak landuko dituzte. Ikastaroa azaroan hasiko bada ere, izena ematen dutenen artean adostuko dute asteko zein egunetan eta zein ordutegian emango den.

Informazioa gehiago eta izena eman nahi dutenek Zaldibarko Udaleko euskara saileko eguen@zaldibar.eus emailera idatzi edo 946827016 telefonora deitu behar dute. Apuntatzeko azken eguna urriaren 30a da.

Herritar gazteak bertso eskolara gerturatzeko asmoarekin, Durangaldeko bertso eskolen ikasturte hasiera jaia ospatuko dute Zaldibarren urriaren 27an. Eskualdeko bertsolari gazteak protagonista izango dituen ekimena arratsaldeko 19:00etan hasiko da Sorgin tabernan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados