Atxondoko Udalak 10.000 euroko diru-atala bideratu ditu deskontu bonuen laugarren ediziorako, herriko saltokiek jasandako krisien ondorio ekonomikoak arintzeko helburuarekin.
Deskontu bonuak 5 euroko balioa dute eta 10 eurotik gorako erosketetan trukatu ahal izango dira. Herritar bakoitzak, gehienez, bi deskontu-txartel eduki ahal izango ditu eta egin daitezkeen erosketetatik kanpo daude edari alkoholdunak eta tabakoa.
Bonuak urtarrilaren 31tik aurrera jaso daitezke, Udaletxean izakinak agortu arte, eta egun horretatik abenduaren 31ra arte trukatu ahal izango dira.
Herriko merkataritza biziberritzen jarraitzeko asmoa duen ekimena, laugarren urtez jarraian jarri du martxan Udalak. “Horrelako kanpainak sendotzen jarraitu behar dugula uste dugu eta horregatik martxan jarriko ditugu berriro bonu hauek”, Xabier Azkarate alkatearen esanetan.
Kanpainari atxikitako hamabi establezimenduek identifikazio-eranskailua izango dute. Deskontu txartelak Carnicería Atxondo, La Kompra, Kiosko Atxondo, Aitzpe, Asun Ileapaindegia, Alboan Psiko Gunea eta Arrieta Farmazian trukatu daitezke, baita Olazabal Azpikoa, Gazte Leku, Penalty eta Amillena ostatu eta tabernetan.