Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Asuelto’ eta ‘Encuentros’ lanak jarriko dituzte ikusgai Arriolan HURyCAN eta Denis Santacanak

ElorrioArriolaAsueltoHURyCAN1
‘Asuelto’ koreografia Arthur Bernard Bazin eta Candelaria Anteloren sorkuntza da.

HURyCAN eta Denis Santacanak sortutako ‘Asuelto’ eta ‘Encuentros’ koreografiak izango dira ikusgai gaur iluntzean Elorrioko Arriola Antzokian, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak antolatutako Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioaren baitan. Bi koreografiekin osatutako ekitaldia iluntzeko 20:30ean hasiko da.

HURyCAN konpainiak eskainiko duen ‘Asuelto’ lanak Pau Cólera, Xavier Auquer Gomez, Arthur Bernard Bazin eta Candelaria Antelo biltzen ditu agertokian, lanaren egileak eta zuzendariak Bazin eta Antelo direla.

Oholtzan eskaintzen duten koreografia konpainiaren “lan prozesuaren azterketa da” eta bizitza organismotzat hartzen du mugimenduan dagoen gorpuztzat ulertzeko. “Gorputzak bera dena transmititu eta partekatzen du: magikoa eta ukigarria, kontzeptuala eta sentibera, ederra eta itsusia… Bizia” delako, taldekideen esanetan.

Lan honek mugimenduan jartzen ditu gorputzak modu magikoan, kontzeptualean eta sentsibilitate eta edertasun handiz. Ekitaldiko lau protagonistak talka egiten dute beraien artean, erakarri eta elkarrekin egin eta desegiten dira, umorea, indarkeria eta goxotasunaz baliatuta, beraien bizitzarekin apustua egingo balute bezala.

Ekitaldian ikusgai jarriko den bigarren sorkuntza, ‘Encuentros’ alegia, Denis Santacanak eta Victor Fernandezek dantzari eta zuzendariak eskainiko dute. Koreografia hau modu berezian landutako teknika anitzetan murgiltzen da, espazio-denbora eta antzerkigintza mugatu gabe eta aurreiritzi estilistiko gabe.

‘Encuentros’ekin dantza garaikidea eta flamenkoaren arteko fusioa modu berezian ikusteko aukera eskaintzen dute Santacanak eta Fernandezek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados