Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Eskualdeko hamabi bertsolari lehiatuko dira 2018ko Bizkaiko txapelketan

Bertsolari-Gazteen-XXVI
Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte eta Bittor Altube. Argazkia: bertsoa.eus

2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketak orain dela bi urte izan zuen egiturari eutsiko dio eta oraingoan ere bi fase izango ditu: Udaberrikoa eta Udazkenekoa. Apirilaren 14tik maiatzaren 26ra bitartean jokatuko diren 13 saioetan 78 bertsolari arituko dira; horietatik 12 eskualdekoak izango dira eta erdiak lehenengo aldiz lehiatuko dira. Iragarritako saioetatik hiru eskualdean izango dira, Otxandion, Elorrion eta Abadiñon hain zuzen.

2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketak orain dela bi urte izan zuen egiturari eutsiko dio eta oraingoan ere bi fase izango ditu: Udaberrikoa eta Udazkenekoa. Apirilaren 14tik maiatzaren 26ra bitartean jokatuko diren 13 saioetan 78 bertsolari arituko dira; horietatik 12 eskualdekoak izango dira eta erdiak lehenengo aldiz lehiatuko dira. Iragarritako saioetatik hiru eskualdean izango dira, Otxandion, Elorrion eta Abadiñon hain zuzen.

Udaberriko fasean izango diren 13 saioetan seina bertsolari arituko dira eta Bilboko BBK aretoan apirilaren 14an izango den lehenengoan Peru Astigarraga iurretarra arituko da. Ondarroako gaztetxean apirilaren 22an arratsaldez jokatuko den saioan, Iker Apraiz atxondoarra eta Txaber Altube abadiñarra arituko dira lehian.

Durangaldeko ordezkari bakarra izango da apirilaren 28an Gautegiz-Arteagan izango den ekitaldian, bertako kultur etxeko aretoan arituko baita Beñat Molina durangarra. Hurrengo saioan berriz, eskualdeko hiru bertsolari izango dira Balmasedako Klaret An­tzokiko agertokian maia­tzaren 6an, ekitaldian Aitor Bizkarra eta Igor Galartza abadiñarrak eta Jon Ander Urkiaga zornotzarra izango baitira.

Hiru ordezkari izango dira ere maiatzaren 13an Getxoko Fadura kiroldegian jokatuko diren bi saioetan. Goizeko ekitaldian Gorka Pagonabarraga durangarrak kantatuko du eta arratsaldekoan berriz Beñat Romero zornotzarra eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarra izango dira.

Garikoitz Sarriugarte zaldibartarrak eta Eneko Barruetabeña durangarrak osatuko dute eskualdeko bertsolarien partaidetza. Sarriugartek maiatzaren 19an abestuko du Areatzako Udaletxeko areto nagusian eta Barruetabeña hurrengo egunean arituko da Erandioko Astrabudua auzoan dagoen Josu Murueta kultur etxean.

Urrian hasiko den Udagoieneko fasean egoteko pasea, Udaberriko fasetik ber­tsolari bakoitzak lortutako puntuen arabera egingo da. Udagoieneko kanporaketetan 30 bertsolari arituko dira eta 2014ko edizioan finalista izandakoak bertan egoteko eskubidea dutenez, Udaberriko fasetik sailkatuen kopurua zehazteke dago.

Horrez gain, Udagoieneko fasean izango diren finalaurrekoetan, 2016an finalista izandakoak sartuko dira eta bertan egoteko eskubidea dute Miren Amuriza berriztarrak zein Mallabin jaio eta Zornotzan bizi den Beñat Ugartetxeak.

Udaberriko faseko hiru saio jokatuko dira Durangaldean, baina bertan ez da eskualdeko ordezkaririk egongo. Lehenengo ekitaldia Otxandioko Mañondoko gimnasioan izango da apirilaren 21ean (17:30); bigarrena, Elorrioko Arriola Antzokian maiatzaren 12an (17:30etan) eta hirugarrena, eta Udaberriko faseari amaiera emango dion saioa, Abadiñoko Traña-Matiena auzoan dagoen Errota Kultur Etxean jokatuko da maiatzaren 26an (17:30).

Durangaldea txapeldun

Bestalde, Durangaldea taldeak irabazi zuen martxoaren 22an jokatutako XXVI. BBK sariketa, Uribe Kosta taldea puntu erdigatik menperatu ondoren. Eskualdeko ordezkariak, 18 urtera artekoen taldean Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte eta Bittor Altube izan ziren eta 24 urtera artekoak berriz Eneko Barruetabeña, Iker Apraiz eta Txaber Altube. Bittor Altubek, gainera Bizkaiera onenaren saria jaso zuen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. DURANGON

    Eskerrik asko bioi irakurtzeagatik eta egindako zuzenketengatik.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados