Banner en desktop Banner en moviles
AECC Bizkaia
Haizetara
Azoka Idiomas
Soinua Durango

209 lan aurkeztu dira Iurretako
XIX. Literatur Lehiaketara

Narrazioa, poesia, bertso-paper eta komikia arloetan Iurretako XIX. Literatur Lehiaketara aurkeztutako 209 lanen arteko sari banaketa egin berri da, ekitaldian Joseba Sarrionandia idazlea egon dela.

Iurretako Udalak eta Herri Bibliotekak deitutako lehiaketara haurrek egindako 152 lan aurkeztu dira; 45 lan egin dituzte gazteek eta helduetan 12 sorkuntza aurkeztu dituzte.

Udalak, 3.085 euro banatu ditu sarituen artean. Txikienentzat liburu sortak banatuz eta gazte eta helduen artean liburu bonoak izan dira sariak. Haur eta gaztetxoen kategorietan partehartzaile guztiei Iurretako Udalak esker oneko opari bat banatu die, beraien ahalegina saritzeko asmoarekin.

Ekimenak irakurzaletasuna eta sormena bultzatu nahi ditu eta horretarako Maiztegi Herri Eskolaren eta Juan Orobiogoitia Institutuaren ezinbesteko laguntza eman dute. Gainera, “integrazioa eta kulturaniztasuna” ere landu nahi dituzte antolatzaileek eta “jatorriz bertakoak ez diren hainbat ikaslek hartu dute parte”, azpimarratu dute.

Antolatzaileek Iraia Okina ilustratzailearekin elkarlanean egindako lana nabarmendu dute, izan ere sortutako material guztia (oinarriak, liburuxka eta kartelak) berak egindako irudiez osotu baitituzte.

Iurretako Literatur Lehiaketan Sarituak

1. saila (L.H. 3-4. mailak)
1. saria: Nerea pirata / Kattalin Gerediga Urien
2. saria: Telmo eta ibilaldi magikoa/ Araitz Elorza Gastañazatorre
3. saria: Jon minbiziaren kontra / Naroa Zumarraga Bizkarra
Aipamena: Munduko neskarik indartsuena / Malen Ramos Castro
Aipamena: Kobazulo miresgarria / Nader Quirece Hawari
Aipamena: Planetak / Eñaut Pagaegi Etxeandia

2. saila (L.H. 5-6. mailak)
1. saria: emakumeak gustatzen zaizkigu eta zer!!! / Aitor de Rueda Berasaluze

3. saila (D.B.H. 1.-2. mailak)
1. saria: Erabaki bakarra / Ane Muguruza Unzalu
2. saria: Tomylson detektibea / Enaitz Iñarra Sarobe
3. saria: Bukaerarik gabeko bidea / Leire Unzalu Alberdi
Aipamena: Ezinezko maitasuna / Jone Alberdi Camacho
Aipamena: Maitaneren egunerokoa / Uritz Otzerinjauregi Alzaga

4. saila (D.B.H. 3.-4. mailak)
1. saria: Printzesa / Garazi Zabala Arantzeta
2. saria: Amaigabea / Liher Ortiz de Zarate Zenikaonandia
3. saria: Joaquinen istorioa / Luken Rua Martínez
Aipamena: Akram / Ibai Arroitajauregi Bernero

5. saila (Batxillergoa)
1. saria: Nire egoerak ez du zerikusirik nire nortasunean / Nahia Fidalgo Sebastián
2. saria: Kantoirik kantoi entzundakoak / Elai Ajuria Agirre

6. saila (Helduak)
1. saria: Bilera basoan / Marijoxe Azurtza Sorrondegi
Aipamena: Agian / Uxue Mantzizidor Alonso

POESIA
3. saila (D.B.H. 1.-2. mailak)
1. saria: Poema 001 / Ane Muguruza Unzalu

4. saila (D.B.H. 3.-4. mailak)
1. saria: Astea / Iker Fidalgo Sebastián

5. saila (Batxillergoa)
1. saria: Joseba Sarrionandiari / Nahia Fidalgo Sebastián

6. saila (Helduak)
1. saria: Zorionak, Loti!/ Marijoxe Azurtza Sorrondegi

BERTSO-PAPERAK
2. saila (L.H. 5-6. mailak)
1. saria: Kutsadurarik ez / Aitor de Rueda Berasaluze

4. saila (D.B.H. 3.-4. mailak)
1. saria: Udaberria / Naroa Jaio Jaio

6. saila (Helduak)
1.saria: Bisita / Iñigo Legorburu Arregi

KOMIKIAK
2. saila (L.H. 5-6. mailak)
1.saria: Lurra hondatzen / Lucía Aldekoa-Otalora Miguelez
Aipamena: Jonen katua / Leire Pérez Cabana
Aipamena: Gora Sarri! / Aitor de Rueda Berasaluze
Aipamena: Xabi eta bere burua / Amal El Marouti El Kaddouri
Aipamena: Dragoi galaktikoa / Hodei Kapelastegi Etxanobe

3. saila (D.B.H. 1.-2. mailak)
1. saria: Birramona surflaria / Malen Hernando Etxebarria

5. saila (Batxillergoa)
1. saria: Ez fidatu / Nahia Fidalgo Sebastián

6. saila (Helduak)
1.saria: Zaldaiko lamiak / Eñaut Aiartzaguena

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados