Igor Elortza izango da BECeko Bertsolari Txapelketako finalean lehiatuko den bizkaitar bakarra

 

MirenAmurizaIruñea
Miren Amurizak sudur-zuloa estaltzen zion gazarekin egin zuen Iruñeko finalaurrekoa.

Igor Elortza durangarra izango da aurten Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean lehiatuko den bizkaitar bakarra. Azken unera arte aukerak zituen Miren Amuriza berriztarrak berriz, ez zituen lortu finalean egoteko behar beste puntu zapatuan Iruñean jokatu azken finalaurrekoan.

Elortza laugarren aldiz egongo da Txapelketa Nagusiaren finalean, 2013koan, 2005ekoan eta 2001ekoan egon ondoren. Durangarrak, postu hobeak lortu ditu edizio batetik bestera, bere lehen finalean zazpigarrena izan baitzen, bosgarrena bigarrenean eta orain arte jokatu den azkenengoan, 2013koan, hirugarrena izan zen.

Bost gizpuzkoar eta bi lapurtar

Bizkaiko txapela bost aldiz (1998, 2000, 2002, 2004 eta 2008)  jantzi duen durangarrak, bost gizpuzkoar eta bi lapurtar izango ditu lehiakide abenduaren 17an Barakaldoko BEC-en jokatuko den finalean. Agertokian, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre hernaniarrak, Aitor Mendiluze andoaindarra, Aitor Sarriegi beasaindarra, Añorgako Beñat Gaztelumendi donostiarra, Sustrai Colina urruñarra eta egungo txapelduna den Amets Arzallus hendaiarra izango dira.

Elortzak ia seguru zuen finalerako txartela azken finalaurrekoa jokatu aurretik. Behin  behineko sailkapenean bigarrena zegoen, Maialen Lujanbioren atzetik, eta kontuan izanda beste plaza bat egungo txapeldunarena zela, Amets Arzallusena alegia, beste sei toki gelditzen ziren finaleko zortzikotea osatzeko. Eta Iruñean zapatuan kantatu zuten seiak finalean egoteko txartela eskuratzea zaila baino zailagoa zen.

Miren Amuriza, odoletan

Iruñeko saio horretan lehiatu zena Miren Amuriza berriztarra izan zen. Amurizak saio txukuna egin zuen Anaitasuna kiroldegian, baina ez zituen lortu finalean egoteko behar beste puntu.

Berriztarra profesionaltasun osoz lehiatu zen, kontuan izanda sudurreko odol-isuria etorri zitzaiola lehen bertsoaldian, zortziko handiko lana egiten ari zela. Amurizak sartu irten ugari egin zituen aldagelatik eta odol isuria ez zenez eteten, sudur-zulo bat estaltzen zion gaza batekin egin zuen ekitaldi osoa.

Kartzelako lana amaitu ondoren aldagelako bidea hartu zuen berriro eta puntuazioak entzuteko itzuli zen agertokira. Epaimahaikoen erabakia ez zen berak espero zuena, guztira 652 puntu metatu baitzituen eta kopuru horrekin BEC-eko finaletik kanpo gelditu zen.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close