Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Zuzeneko 120 emanaldi eskainiko ditu aurten Azokako Ahotsenea guneak

Zuzeneko 120 emanaldi eskainiko ditu aurten Azokako Ahotsenea guneak

50. Durangoko Azokako Ahotsenea guneak zuzeneko 70 kontzertu eta 50 solasaldi eskainiko ditu edizio honek iraungo dituen bost egunetan. Gune desberdinetan eskainiko diren proposamenak jasotzeko epea amaitu ondoren, Gerediaga elkarteko antolatzaileek  “kultur sortzaileen erantzun bikaina” adierazi dute.

Dagoeneko programazio osoa lotu dute Ahotseneako arduradunek, nahiz eta gune horretan “inoiz baino zuzeneko gehiago” egongo diren azpimarratu. Zuzenekoen karpan 70 musikari eta musika-talde arituko dira euren azken sorkuntzak eskaintzen. Solasaldien gunean berriz 50 sortzailetik gora izango dira, idazleak gehienbat baina baita musikariak ere.

Zuzenekoen karpan ibilbide luzeko zein proposamen berriak tartekatuko dira. Lehenengoen artean Piztiak, Txapelpunk, Ze Esatek!, Hesian, Igelaren banda edo Sei Urte izango badira, agertoki berean egongo dira beraien lehengo lana argitaratu berri duten Atzekabe, Pecozza United, Serious Business, Zazkel edo Konbenio del Metal bezalako taldeak.

Aurten, gainera, Ipar Euskal Herritik etorritako 2zio, Xutik, Bidaia, Aguxtin Alkhat, Radiator, Poligorn, Begiz-Begi eta Maddi Oihenart ere izango dira gune horretan.

Solasaldien guneak ere egitarau zabala eskainiko du eta bertan burutuko diren solasaldi eta mahai inguruetan 2013ko argizaiola saria jaso zuen William A. Douglass edo aragoieratik lehen aldiz itzulitako poesia-liburu baten aurkezpena tartekatuko dira, beste zenbait ekitaldiren artean.

Ahotsenearen egitarau zehatza gune honen mikrositean kontsulta daiteke: ahotsenea.durangokoazoka.eus

Kabi@rako epea luzatu dute

Kabi@ gunearen kasuan, antolatzaileek proposamenak jasotzeko epea luzatu egin dute urriaren 31ra arte. Beraz, “teknologia berriekin lotutako proposamenik izatekotan, interesa duten sortzaileak Azokako arduradunekin gerediaga@durangokoazoka.eus helbidean harremanetan jar daitezke, edo www.durangokoazoka.eus webgunean topatuko duten galdetegia osatu”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados