Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zornotzara heldu da liburuaren izaera azaltzen duen erakusketa

Euskararen Etxeak antolatutako ‘Liburuaren arbola’ erakusketa ibiltaria Zornotzako Zelaieta Zentroan egongo da ikusgai urtarrilaren 12ra arte. Ekimen horren helburua liburuaren izaera azaltzea da, hizkien, idazketaren, diseinuaren edo inprimaketaren xehetasunak emanez.

Erakusketara gerturatzen diren bisitariek, “hizkien anatomia, testuen formak, liburuaren atal ezberdinak eta hauek nola izendatzen diren euskaraz” ezagutzeko aukera izango dute, antolatzaileen esanetan.

Euskararen Etxeko antolatzaileek parekotasuna egiten dute zuhaitzaren eta liburuaren artea. Izan ere, “arnasa ematen du: babesa eta itzala, edertasunaren plazera eta argiaren sintesia. Liburuak zure jakin mina, pentsamenduak eta hizkuntza oxigenatzen ditu. Liburua zabaldutakoan, besarkatu egiten zaitu: zure irudimena eta inteligentzia kilikatzen ditu. Abentura bat da irakurtzea, desiraren eta askatasunaren lurralde zirraragarrietan barrena”.

Bisita gidatuak

‘Liburuaren arbola’ erakusketa aditu baten azalpenekin ikusi nahi duten herritarrek, ordu bete irauten duten bisita gidatu batean parte hartu dezakete, martitzen eta eguenetan, euskaraz zein gazteleraz.

Ikastetxe, euskaltegi edo elkarteetarako aproposak izan daitezkeen goizeko bisitak, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan edo 13:00etan aurreikusten dira eta beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea, baita azalpenen hizkuntza aukeratzea ere.

Arratsaldekoen kasuan, bisita gidatuak 17:00etan edo 18:00etan izan daitezke, eta azalpenen hizkuntza bisitaren arabera aukeratuko da. Kasu honetan ez da erreserbarik egin beharko.

Erreserbak egiteko Euskararen Etxearen 944 02 80 81 telefonora deitu behar da, astelehenetik barikura 08:00-20:00 ordutegian, edo posta elektronikoa idatzi info@euskararenetxea.eus helbidera. Erreserbak gutxienez 48 ordu lehenago egin beharko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados